Mostrando entradas con la etiqueta Tturkoene. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Tturkoene. Mostrar todas las entradas

miércoles, 15 de junio de 2022

Tturkoene toponimoa

 Tturkoene da Donostiako baserri bat.
Toponimo honen lekuko zaharrenak XIX. mendearen erdialdekoak dira, Donostiako toponimia lanean aurkituak:

TURKOENEA: Churco/ Churconia (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Churco (1851, D.U.A.-D-9-I-1948-7), Churco (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.), Churco (1875, caserías, D.U.A.-D-8-1961-11), Churcoenia (1886, caserío, D.U.A.-D-9-I-1956-3), Churco (1891, D.U.A.-D-9-VI-1970-6), Churco (1891, D.U.A.-D-9-VI-1970-6); Turkoenea, TTurkone, TTurko, Turko (1989, D.U.T.B.). 64-6-6, m. H-3.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
TXURKUENE (2 viv.) (prop. y desh.) Egia, Donostia
Toponimoaren bukaera aldean daude ohikoak etxe izenetan, -(r)en + -a. Hasierakoa izen hipokoristiko bat litzateke, *Txurko. Ziurrenik izengoitia izango zen honek bi jatorri izan ditzake, zuhur izenondaren eratorria edo turko hitzarena, etnonimo batean oinarritua, 'Turkiakoa'.
Lehenengo aukeran bilakaera ez oso luzea izango zuen:
zuhur + -ko > Zurko > *Txurko? Zurko toponimoa aztergai izan zenean Zurko izengoitiaren lekuko zahar batzuk aurkeztu genituen, beraz, bilakaeraren urrats gehienak agerian daude, baina, dirudienez, ez dago *Txurko izenaren lekukorik. Arazo bera luke bigarren aukerak, turko > *Txurko bilakaerak ez du oztoporik, baina lekukorik ez dago eta izango balira gerta liteke ezinezkoa izatea erabakitzea jatorria non dagoen, zurko hipokoristikoan ala turko hitzean.