Tturkoene da Donostiako baserri bat.
Toponimo honen lekuko zaharrenak XIX. mendearen erdialdekoak dira, Donostiako toponimia lanean aurkituak:
TURKOENEA: Churco/ Churconia (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Churco (1851, D.U.A.-D-9-I-1948-7), Churco (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.), Churco (1875, caserías, D.U.A.-D-8-1961-11), Churcoenia (1886, caserío, D.U.A.-D-9-I-1956-3), Churco (1891, D.U.A.-D-9-VI-1970-6), Churco (1891, D.U.A.-D-9-VI-1970-6); Turkoenea, TTurkone, TTurko, Turko (1989, D.U.T.B.). 64-6-6, m. H-3.XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
TXURKUENE (2 viv.) (prop. y desh.) Egia, DonostiaToponimoaren bukaera aldean daude ohikoak etxe izenetan, -(r)en + -a. Hasierakoa izen hipokoristiko bat litzateke, *Txurko. Ziurrenik izengoitia izango zen honek bi jatorri izan ditzake, zuhur izenondaren eratorria edo turko hitzarena, etnonimo batean oinarritua, 'Turkiakoa'.
Lehenengo aukeran bilakaera ez oso luzea izango zuen:
zuhur + -ko > Zurko > *Txurko? Zurko toponimoa aztergai izan zenean Zurko izengoitiaren lekuko zahar batzuk aurkeztu genituen, beraz, bilakaeraren urrats gehienak agerian daude, baina, dirudienez, ez dago *Txurko izenaren lekukorik. Arazo bera luke bigarren aukerak, turko > *Txurko bilakaerak ez du oztoporik, baina lekukorik ez dago eta izango balira gerta liteke ezinezkoa izatea erabakitzea jatorria non dagoen, zurko hipokoristikoan ala turko hitzean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario