Txuanena da Arrasateko etxe bat. Arrasateko toponimia liburuan dago eta baita ere Txuan, badirudi bi izenek toponimo bera izendatzen zutela:
Izen hauek ez dute zailtasun handirik, Batak antroponimo huts bat du eta besteak, bukaeran genitiboa eta artikulua daude eta oinarrian antroponimo bat, kasu honetan hipokoristiko bat, Txuan, Juan antroponimoaren hipokoristikoa. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan ere agertzen da, 60. or.:Hor aipatzen da OƱatiko Txuanena toponimoa, Arrasateko berdina eta etimologia bera litzateke. Beraz, oraingo bi dira Txuan hipokoristikotik sortutako toponimoak, bi herriak elkarrengandik hurbilak dira.