Mostrando entradas con la etiqueta Usoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Usoa. Mostrar todas las entradas

lunes, 14 de marzo de 2022

Usoategi toponimoa

Usoategi toponimoa Oñati ingurukoa izango zen. Lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Lekukoak XVI. mendetik hasten dira:

Usoategi Oñatiko jendearen izenetan agertzen denez, toponimoa herri hartakoa izango zen, ziurrenik baserri bat. Han jaio eta bizi zirenek bizilekuaren izena hartu zuten, eta deituretan gorde. Dirudienez toponimo ez da gure egunetaraino heldu. Izenak ez du zailtasun handirik, elementuen batzea gertatu da aldaketarik gabe. Alde batetik Usoa antroponimoa, Usoaga toponimoan egon daitekeena. Azken elementua -tegi ezaguna litzateke, toponimian oso hedatua.
Beraz, Usoategi toponimoari esker, beste lekuko bat gehitzekoa litzateke Usoa emakumezko antroponimoaren lekukoei, kasu honetan, toponimikoa.

Eguneraketa (23-11-10):
Lekuko zaharrago bat dago Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburukoa, 34. agirian, 1489. urtean:

Ynesa de Usoategui, con su yja, çinco maravedis.
Herri berekoa izanik, toponimo bera izango zen eta oraingoz aurkitu den data zaharrena XV. mendeari dagokio.

viernes, 15 de octubre de 2021

Usoaga toponimoa

 Usoaga Aulestiko baserria da.
XVIII. mendeko lekuko batzuk badira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Usoaga [N, TO]
Vsoaga (el molino de) [Ybarrola y Zetoquiz (varrio de)], Murelaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Usoaga_Uecoa (el molino de), Murelaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Usoaga_Goicoa (la casa de) [Cetoquiz (cofradia de)], Murelaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Usuaga_de_Abajo (la casa de) [Murelaga (uarrio de)], Murelaga, a.1799, FogVizcayaMs.
Usuaga_de_Arriba (la casa de) [Murelaga (uarrio de)], Murelaga, a.1799, FogVizcayaMs.
Toponimoaren bi aldaera daude, Usoaga eta Usuaga, azken hau berriagoa da eta erraz azaltzen da, oa > ua bokal dismilazioaren bitartez.
Toponimoak bi elementu lituzke, uso eta -aga atzizkia. Baina oinarrian uso izen arrunta izan beharrean Usoa antroponimoa ere izan daiteke. Dirudienez, -aga atzizkia ez da erabiltzen izen animaliekin, -eta atzizkia ez bezala, erabilera honetan Akerreta eta Listorreta toponimoak badira, baina -aga atzizkiarekin sortutako toponimoak zalantzazkoak dira. Gainera, etxe izena bazen, normala da oinarrian antroponimoa izatea.
Beraz, toponimo honen etimologia emateko, Usoa antroponimoa lehenetsi beharra dago. Dena den, *Akerraga bezalako toponimoren bat balitz, onartu beharko litzateke Usoaga toponimorako aukera dagoela uso izen arrunta izateko.

miércoles, 22 de septiembre de 2021

Usoa antroponimoa

 Erdi Aroan ezaguna izan zen antroponimo emakumezko hau. Horrela, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian aipatua da Usoa antroponimoa:

Usoa
Gutxienez XVII. mende arte bizirik egon zen euskal izena. Iruñean aurkitu dugu lehen aldiz, XIII. mendean (Ussoa femina). XVI-XVII. mendeetan bizirik zegoen artean Orion (Gipuzkoa).
Lekuko bat gehiago dago, zeharkakoa bada ere, XVIII. menderako, Bizkaian. Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburutik jaso da lekuko hau:
Usoa [N, NO]
Ussoa (Pedro de) [Torre_de_Abajo (la caseria de)] [Zollo (feligresia de)], Arrancudiaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Dirudienez, aipatzen den Usoa Pedroren ama izan zitekeen, edo beharbada lehenago finkaturik zegoen, agian aspalditik. Ezaguna da zenbaitetan amaren izena eraibili ohi zela deitura bezala.