Usoategi Oñatiko jendearen izenetan agertzen denez, toponimoa herri hartakoa izango zen, ziurrenik baserri bat. Han jaio eta bizi zirenek bizilekuaren izena hartu zuten, eta deituretan gorde. Dirudienez toponimo ez da gure egunetaraino heldu. Izenak ez du zailtasun handirik, elementuen batzea gertatu da aldaketarik gabe. Alde batetik Usoa antroponimoa, Usoaga toponimoan egon daitekeena. Azken elementua -tegi ezaguna litzateke, toponimian oso hedatua.
Beraz, Usoategi toponimoari esker, beste lekuko bat gehitzekoa litzateke Usoa emakumezko antroponimoaren lekukoei, kasu honetan, toponimikoa.
Eguneraketa (23-11-10):
Lekuko zaharrago bat dago Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburukoa, 34. agirian, 1489. urtean:
Ynesa de Usoategui, con su yja, çinco maravedis.Herri berekoa izanik, toponimo bera izango zen eta oraingoz aurkitu den data zaharrena XV. mendeari dagokio.
No hay comentarios:
Publicar un comentario