Usoaga Aulestiko baserria da.
XVIII. mendeko lekuko batzuk badira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:
Usoaga [N, TO]Toponimoaren bi aldaera daude, Usoaga eta Usuaga, azken hau berriagoa da eta erraz azaltzen da, oa > ua bokal dismilazioaren bitartez.
Vsoaga (el molino de) [Ybarrola y Zetoquiz (varrio de)], Murelaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Usoaga_Uecoa (el molino de), Murelaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Usoaga_Goicoa (la casa de) [Cetoquiz (cofradia de)], Murelaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Usuaga_de_Abajo (la casa de) [Murelaga (uarrio de)], Murelaga, a.1799, FogVizcayaMs.
Usuaga_de_Arriba (la casa de) [Murelaga (uarrio de)], Murelaga, a.1799, FogVizcayaMs.
Toponimoak bi elementu lituzke, uso eta -aga atzizkia. Baina oinarrian uso izen arrunta izan beharrean Usoa antroponimoa ere izan daiteke. Dirudienez, -aga atzizkia ez da erabiltzen izen animaliekin, -eta atzizkia ez bezala, erabilera honetan Akerreta eta Listorreta toponimoak badira, baina -aga atzizkiarekin sortutako toponimoak zalantzazkoak dira. Gainera, etxe izena bazen, normala da oinarrian antroponimoa izatea.
Beraz, toponimo honen etimologia emateko, Usoa antroponimoa lehenetsi beharra dago. Dena den, *Akerraga bezalako toponimoren bat balitz, onartu beharko litzateke Usoaga toponimorako aukera dagoela uso izen arrunta izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario