Mostrando entradas con la etiqueta zarkin. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta zarkin. Mostrar todas las entradas

miércoles, 17 de agosto de 2022

Zarkumendegi toponimoa

 Zarkumendegi Astigarragako basoa da.
Errenteriako udalaren web-gunean Zarkumindegi ere aipatua da, bi lekuko eskainiz:

Carquimindigui 1495
Zarcamundegui 1945
Antzinako lekukotza nagusia Documentación medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. III. 1320-1520 liburuan dago, bertako agiri batean toponimoa lau aldiz aipatzen dute, 50. agirian, 1495. urtean:
... los quales dichos mojones están debaxo de vn espino, e del dicho mojón de Mocorregui a otro mojón que se llama Cabeça de Mocorregui, e d’este dicho mojón a otro que se llama Olla de Oro, el qual está a cabeça de Çarquimindegui, donde está vn sennalamiento
de sepultura antigua, e vn grande morcuero de piedras, e dende a otro mojón qu’está ay çerca, el qual asimismo Çarquimindegui al camino, e desde el dicho mojón a otro que está en vn rrecuesto, que asimismo se llama Çarquimindegui e debaxo del dicho rrecuesto ay çerca otro mojón, el qual está en el mismo término de Çarquimindegui, çerca del camino que ba a Armanan...
Bilakaera, orduan izango zen Zarkimindegi > Zarkumindegi > Zarkumendegi. Azken aldaketa bokal asimilazioa izango zen, i-e > e-e. Aurreko aldaketan aldaketaren norabidea alderantzizkoa izan zen, disimilazio bat gertatu zelako, i-i > u-i. Azaltzeko geratzen da Zarkimindegi izena. Bukaerako mindegi izan liteke, azarorik gabe, baina hasierakoak azalpen luzeagoa merezi du, zarkin hitza izan daitekela, izengoiti bezala erabilia. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan aipatua da, 141. orrialdean:
Zarkin, Zarkina (Zar): Sanso Zarquina (Art., c. 1158, 123), «Pascoal, fijo de Lope Çarrguin» (sic) (Oteitza Iguzkitzaibar, 1330, LPN, 289). Bigarrena zalantzazkoa da, izengoiti itxura handia izateaz landara, <g>-z idatzirik baitago (cf. Andergina). Zernahi dela, oinarrian zahar izenondoa dugu, bi lekukotasunetan.
Izengoiti hori ziurrenik ere badago blog honetan aztertutako Zarkindegi toponimoan, baina honetan ez zen aldaketarik izan. Zarkimindegi aldaera zaharrean aldaketa txiki bat izan zen, sudurkari fusio bat, Zarkin + mindegi batzerakoan nm > m gertatu zelako.

jueves, 21 de abril de 2022

Zarkindegi toponimoa

Zarkindegi mendia Beartzun eta Aldude herrien artean dago, Pirinioetan, Nafarroa Garaia eta Nafarroa Beherearen artean.
Lekuko zaharrena zarquindeguico-mendia (1787) da. Geroko lekukoetan ezberdintasun batzuk daude, horrela, sarguindéguy (1863) izenean txistukaria aldaturik dago, eta batere ohikoa ez dena, belarea ere bai. Beharbada idazketa arazoa zen <q> zena <g> bezala irakurria izan zelako. Zorionez, lekuko gehiago daude eta hauetan hauetan konfirmatzen da Zarkindegi izena dela.
Bi dira analisi etimologikoak, lehenengoan halaxe adierazten da:

OBS.- 871 metros de altitud. Según DMR: "Significado dudoso. Del vasco -degi 'lugar de'. Existe la voz vasca zarkin 'trasto viejo'. En el lugar está ubicada la muga fronteriza 121".
Bestea hurrengo urtekoa da, 1999. urtekoa, Michel Morvanen Les noms de montagnes du pays basque lanetik jasoa:
Zarkindegui 860 m, comm. des Aldudes.
Écrit Sarguindéguy chez P. Raymond. Curieux nom peu clair. Ce pourrait être sarekin-degi “maison du fabricant de filets” ou une mauvaise graphie de hargin “maçon, tailleur de pierres” (?). Il y a en effet une maison Sarkindéa en contrebas de cette hauteur.
Lehenengo analisiak arrazoia izango luke, baina zehaztapen bat egin daiteke. Toponimoak bi elementu lituzke, zarkin eta -tegi atzizkia, sudurkari ondoren egoteagatik horzkaria ahostundu dela.
Zarkin, Orotariko Euskal Hiztegiaren sarreran:
zarkin.
1. (V-gip ap. Iz ArOñ ).
"Persona sin educación, tosca, abandonada" Iz ArOñ 245 nota. "Zarkiña: [...] Ori da zarkiñ zabitzena! " Ib. Quizá relacionado con zaharkin (q. v.).
Atso zarkinen bat eta arpegi zatarrekoa eskian badabil. msOñ 98. An dagitsoe eskale zarkinari arrera maitekorra. TAg GaGo 15. Ez kendu, orratio, agure zarkinari, biotzari irri-gogoa noznai damaion pattarra. TAg Uzt 253. Nekazaria kale-jazkeraz / nola jartzen dan ain zarkin, / ematen dute ote dijoan / asto bat krabeliñakin. And Auspoa 52-53, 62 (Villasante glosa: "zakar, itxusi").
2. "Zarkiña: jenixo zarkiñekua" Iz ArOñ. .
2.1
" Zarkiñ, (la) tierra tosca, dura" Iz ArOñ. .
Aipatutako lehenengo etimologian beste hitz bat litzateke, zaharkin:
zaharkin.
1. (Lh). (Sust.). Antigualla. "(L, Hb), vieillleries" Lh (pero en Hb solo hallamos xaharki con este sdo. ).
Ez ahal zuen berak horixe nahi? Ez ote zituen bere Lege Berriak haien lege zahar, uha zahar, zaharkinak oro ezeztu? Mde Pr 142.
1.1
(Sin sdo. peyorativo). Cosa del pasado.
Eta antzinako zaharkinekin ari naizenez gero, gehienetan bezala, Andima adiskide min eta euskalari trebeak [...] idatzi zidana aipatuko nuke hemen [...] Gernikako "Gabon-kante" delakoaren pasarte batez. MEIG I 251.

2. zarkin (V-ple-arr-oroz, G-goi-to, AN-gip ap. A). Trasto viejo.
3. "Zaarkin (V-m), remiendo del vestido" A.

4. (Adj.). Anticuado, envejecido. Cf. zarkin.
Itun au berria esatean, lengoa zarkintzat darakuskigu. Zarkin ta umela, berriz, aurki aitzekoa da. Ol He 8, 13 (Lç, Dv zahar, He antzutu, TB, Ker, IBk, IBe zahartu).
Esangabe doa bi hitzak loturik daudela, elementu berberez osaturik daudelako, zahar izenondoaz eta -kin atzizkiaz. Toponimorako, aldiz, egokiena lehenengoa litzateke, zarkin, pertsona baten izengoitia izan daitekeena. Beraz, Zarkindegi toponimoan Zarkin izengoitia zuen baten lekua litzateke, beharbada han etxola zuelako.