Jandoniz da Morgako baserri bat, Bizkaian. Herri berean Jandonizbarri etxea ere bada. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XVIII. mende bukaerakoa da, Jandonis (1796). Azken urteetan Jandunis zein Dandunis erabiltzen dira.
Azterketa etimologikorako Jandoniz egokiena da, lekuko zaharrena delako eta jatorrizko egoeratik hurbilago dagoelako. Jandoniz toponimoak gogorarazten du blog honetan aztertutako Jandonianiz toponimoa, Azkoitikoa. Honetarako jaun + done + Joanis proposatu genuen eta elementu berberak izango genituzke Bizkaiko toponimoan, baina honetan aldaketek aurrera egin zuten eta litekeena da haplologia gertatzea, hau da bi silaba berdin edo oso antzeko elkarren ondoan jarriz gero, bat galdu ohi da eta horrela, Jandonianiz zaharrago batean tarteko /a/ galdu ondoren haplologia izan zen eta azkeneko bi silabetatik bat geratu zen, Jandoniz sortuz.
viernes, 15 de mayo de 2026
Jandoniz toponimoa
miércoles, 13 de mayo de 2026
Jaumendi eta Jaurmendi toponimoak
Jaumendi da Oñatiko baserri bat eta tontor bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
JAUMENDI (prop.) Liazibar sarri auzoa (Lezesarri), OñatiJaurmendi, aldiz, Nafarroan zegoen kokatua, Documentos navarros en lengua occitana liburuan aipu oso zaharra dago, 115. agirian, 1300. urtekoa: les quals bustalizes [son per nompne Jaurmendi Aurdequia].
Bi toponimoak oso antzekoak dira eta, ziurrenik, elementu berberak dituzte, jaun eta mendi hitzak. Jaun hitzean gertatutako aldaketek toponimoetan eragina izan dute; lehenean, nm > m soiltzea gertatuko zen eta bestean jaur- alomorfoa eratu zen, Jaurisasia toponimoan bezala.
Azkanobieta toponimoa
Azkanobieta zen Urdazubiko toponimo bat, lekuko bakar batez ezaguna:
AzcanobietaJatorrizko agiria XV. mendekoa zen baina hori ez da, antza, gure egunetaraino heldu eta bere ezagutza XVIII. mendeko kopia batekoa da. Horrek ziurtasuna apaltzen dio eskura dugun lekukoari. Hala ere, aukera dago azterketa egiteko. Gainera, toponimoak antz handia du blog honetan aztertutako Azkonabi eta Azkonabieta toponimoekin. Toponimoek bi elementu lituzkete, azkon eta hobi eta, Azkonabieta toponimoan -eta atzizkia. Egitura bera izango luke Azkanobieta toponimoak, ezberdintasun bakarra bokalen hurrenkera litzateke, batean a-a-o eta bestean a-o-a. Bide batez, Azkonabieta aztertzean Azkonobieta ere aipatu genuen eta horrek esan nahi du bokal talde horretan erraza zen ezberdintasunak agertzea. Gainera, aipatutako sarreran adierazi zen bezala, egun azkonar edo aldaeraren bat erabiltzen bada ere, lehenago azkon izango zen hitz ohikoa eta azkonar berrikuntza sartuko zen toponimoak eratu ondoren.
Bustaliza del monasterio
Izaera: toponimoa
Kokalekua: Urdazubi
Data: 1780 [1443]
Gaia: Memorialak
Dokumentua: Memorial ajustado hecho en virtud de decreto de la Camara sobre la pertenencia en propiedad del dominio territorial y solariego de los términos de Urdax (Madrid, 1780)
Bilduma: Archivo del Ayuntamiento de Baztan
Oharrak: Carpeta "Monasterio de Vrdax -2". Impreso de 86 páginas numeradas sólo en anverso
lunes, 11 de mayo de 2026
Arritolabekoa toponimoa
Arritolabekoa da Ispasterko baserri bat. Izendegi ofizialeko lekukoak XVIII. menderaino heltzen dira: Arritola (1704, 1796, 1798). Toponimoan ez da aldaketarik izan, bukaerakoa behe + -ko + -a baino ez da eta litekeena da inoiz beste Arritola(goikoa) bat izatea.
Toponimoa izateaz gain, deitura ere bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen bigarren erdialdetik lekukoak daude:
Azalbide bat litzateke Arrieta + ola jatorrian izatea, eta hala uste dute Auñamendi entziklopediakoek, Arritola toponimorako ematen duten azterketa hauxe delako:
EtimologiaHorrela *Arrietaola > Arritola bilakaera gertatuko zen, baina lekukoak nahiko zaharrak dira horrelako toponimo garden bat iluntzeko. Sarrera honetan beste hurbilketa bat proposatuko dugu, aldaketa batzuk behar dituena, Larriti PI + ola. Antroponimo hori lehenago aipatua izan da, *Larritizabal (toponimoaren sarreran. Lekuko oso gutxi heldu dira, baina toponimiara ere igaro zen. Bi aldaketa izango ziren, lehena, hasietako albokoaren galera beharbada disimilazioz, *Larritiola > *Arritiola, berdina gertatuko zen Opilluaga toponimoan. Bestea, io bokal bilkuraren desegitea, diptongorik ez sortzeko, *Arritiola > Arritola.
Ver ARRI (3), ETA, OLA (1).
Beharbada aldaketak erraztuko ziren behin antroponimoa itzali ondoren, eta hori oso aspaldian gertatu zen, antroponimoaren lekuko urriek erakusten duten bezala. Horrela, toponimoa egonkorra izan da azken mendeetan, ustez bi elementu ohikoak zituelako, harri eta ola.
miércoles, 6 de mayo de 2026
Basajaundegi toponimoa
Urdazubiko toponimo honen lekuko bat dago P. Ondarraren bilduman, Bassayaundegui izena duela:
BassayaundeguiToponimoan bi elementu daude, bukaeran -tegi atzizkia, sudurkari ondoren egoteagatik horzkaria ahostundu dela. Baina oinarria interesgarriagoa da, basajaun hitza dagoelako. Orotariko Euskal Hiztegian bildutako lekuko zaharrena 1715. urte ingurukoa da, Pierre Urteren hiztegikoa:
Puente de bassayaundegui
Izaera: zubia [toponimoa]
Kokalekua: Urdazubi
Data: 1600
Gaia: Epaiak
Dokumentua: Compromiso y sentencia arbitraria entre el Monasterio de Vrdax y el valle de Baztan, sobre el amojonamiento de los seles de Animelia (Vrdax, 1600)
Bilduma: Archivo del Ayuntamiento de Baztan
Oharrak: Carpeta "Monasterio de Urdax - 1". Documento de 9 folios
Iturria: Iturriaren fitxa ikusi
"Abnormis" Urt I 33. "Agrestis, basa jauna, basagizona" Ib. 463.Dena den, basajaun hitzaren adiera ezagunena beste bat da, Orotariko Euskal Hiztegiko lehenengoa:
basajaun.Ezin jakin Urdazubiko toponimoa zein adierari dagokion, baina litekeena da izaki mitologikoa aipatzea.
1. (G-goi, L, AN, BN, S; Foix ap. Lh.), basojaun, baxajaun Ref.: A; JMB At .
(Nombre de un personaje mitológico de la tradición popular vasca; tbn. se da este nombre, por aproximación, a personajes de otras tradiciones).
lunes, 4 de mayo de 2026
Tellitu toponimoa
Tellitu da Barakaldoko baserri bat eta Galdamesko tontorra eta lepoa. Bi herriak mugakideak dira.
Toponimoaren joan diren mendeetako lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Tellitu [N, TO]Tellido aldaera ere badago, nahiz eta lekuko gutxi izan:
Tellitu (barrio de), Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Thellitu (la casa de) [Regato hasta Uengolea (del uarrio de)], Baracaldo, a.1796, FogVizcayaMs.
Tillitu (barrio de) (Urqullu y), Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tillitu (varrio de), Baracaldo, a.1745, FogVizcayaMs.
Tellitu [N, NO]
Tellitu (Cosme de) [Urqullu y Tillitu (barrio de)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellitu (Domingo de) [Loyzaga (barrio de) (pr.n.res)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellitu (Domingo de) [Ugarte (barrio de)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellitu (Domingo de) [Zuazo (barrio de) (pr.n.res)], Baracaldo, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellido [N, NO]Azken honetan erromantzezko bilakaera ikusten da, bokal arteko horzkariaren ahostuntzea eta bukaerako bokalaren aldaketa.
Tellido (Domingo de Saldortun y) [Therreros (cuadrilla de)], Zalla, a.1704, FogVizcayaMs.
Tellido (Martin de Mendieta), Munguia, a.1641, FogVizcayaMs.
Tellitu toponimoaren lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen hasieratik lekukoak daude:Toponimoak bizitza luzea izan du eta bere jatorria antroponimo galdu batean dago, *Tellitu, baina lekukorik ez badu ere, bere jatorria antzematea erraza da jakinik Tello antroponimoa izan zela. Azken zatia -ittus atzizki txikigarria litzateke, eta, beraz, antroponimo hipokoristikoa litzateke. Euskaraz Telu aldaera egokitua erabilia izan da, Telugain toponimoan dagoena, esaterako. Aztertutako toponimoan euskaraz gertatutako ll > l bilakaera ez zen jaso, berdin gertatu zen Gallarraga mendi izenarekin, urrun ez dagoena.
Astalardi eta Astarlasoro toponimoak
Astalardi eta Astarlasoro dira Ataungo toponimoak:
AstalardiBi toponimoen analisia Ataungo toponimiaren biltzaileak eman zuen, cardancha hitzarekin itzuliz. Orotariko Euskal Hiztegian hitz bera agertzen da, astalar izena, informazio gehiagorekin:
Astalardi: 1410 “sel de Beringas hastalardia”.
Izaera: larrea
Kokalekua: Aralar
Erreferentzia: 25. karp. 496. zk. 10449 erreg.
Astalarsoro
Astalar soo: (= heredad de Astalar, cardancha). Fue heredad y abundaba en ella la cardancha.
Izaera: soroa
Kokalekua: Kiñu zearra
Erreferentzia: 12. karp. 217. zk. 5406 erreg.
astalar.Bildutako lekuko zaharrena Azkueren hiztegikoa da, XX. mende hasierakoa eta Ataungo toponimoetan lehenengoa da XV. mende hasierakoa, hastalardia (1410). Beraz, *astalardi hitza bazen duela 600 urte eta horrela astalar zein *astalardi hitzen agerpena XV. mende hasieraraino aurreratzen da. Hitz elkartua da, asta- 'asto' + lahar.
(G, AN-larr) Ref.: A; Arzdi Plant1; Iz To .
" Carlina acaulis, ajonjera" Arzdi Plant1. "Cardencha, cardo áspero que crece en trigales" A. "La cardencha (cardo con pinchos)" Iz To. Cf. IC III 50: "Astalarra [...] argomal del asno".
Bitartean nexka, eperra bezain arin, [...] astalarren gañetik egan, lurra oñez ozta ukitzen zuela zoaien. Or Mi 100. Edo Gurutzea lorrean erabili al dut astalarretan yudu baten antzera? Ib. 145.