Jandoniz da Morgako baserri bat, Bizkaian. Herri berean Jandonizbarri etxea ere bada. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XVIII. mende bukaerakoa da, Jandonis (1796). Azken urteetan Jandunis zein Dandunis erabiltzen dira.
Azterketa etimologikorako Jandoniz egokiena da, lekuko zaharrena delako eta jatorrizko egoeratik hurbilago dagoelako. Jandoniz toponimoak gogorarazten du blog honetan aztertutako Jandonianiz toponimoa, Azkoitikoa. Honetarako jaun + done + Joanis proposatu genuen eta elementu berberak izango genituzke Bizkaiko toponimoan, baina honetan aldaketek aurrera egin zuten eta litekeena da haplologia gertatzea, hau da bi silaba berdin edo oso antzeko elkarren ondoan jarriz gero, bat galdu ohi da eta horrela, Jandonianiz zaharrago batean tarteko /a/ galdu ondoren haplologia izan zen eta azkeneko bi silabetatik bat geratu zen, Jandoniz sortuz.
done etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
done etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2026(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala
Jandoniz toponimoa
2021(e)ko otsailaren 2(a), asteartea
Juandalaperi toponimoa
Baranbio toponimo honetaz lekuko bakarra dago, XX. mendearen bukaerakoa. Federico de Barrenengoaren Onomástica de la Tierra de Ayala liburuan agertua:
JUANDALAPERIToponimoaren beraren azalpenean badago bere etimologia, agerikoa dena, Juandalaperi = San Pedro. Hiru elementu lituzke, Jaun + done + Peri, baina aldaketa batzuk jasoko zituen sortuko zen garaitik. Hasierako diptongoan metatesia izan da: au > ua. Gainera, done hitzaren hiru fonematan aldaketa izan da, aldatu ez den bakarra /d/ herskaria izan da. Bokaletan, ziurrenik asimilazioak eragina izan du: a-o-e > a-a-a, beharbada tarteko urrats baten beharra izan da. Azkenik, sudurkaria ere aldatu da, eta honetan disimilazioa izan da aldatzeko indarra: n-n > n-l, bilakaera bera gertatuko zitzaion Muliate toponimoari.
JUANDALAPERI. —Cerca y al NF. de Pozueta, junto al mismo San Pedro. Baranbio.
Bizkaian badago toponimo bat elementu berberak dituena eta ahozko aldaeran ere hainbat aldaketa jaso zituena, Jandoneperi (Jalanpi) toponimoa, Arrigorriagakoa eta kilometro askotara ez dago. Honetan ere sudurkarien dismilazioa izan da, baina aldaketa lehenengo sudurkariari gertatu zaio: n-n > l-n. Bokaletan ere asimilazioa izan da, ahaztu gabe lehenengo silabaren diptongoa desagertu dela. Bietan aldaketa nabarmenak gertatu dira eta neurri batean, berdintsuak izan dira.
2021(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea
Jandone Mitxelaga toponimoa
Mallabiko toponimo honetz bi lekuko baino ez daude, biak XVIII. mendekoak. Aipatutako lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Jandone Michelaga [N, TO]Toponimoaren bi lekukoak ezberdinak dira, Jandone Mitxelaga eta Jandone Militxaga. Bi dira agertzen diren ezberdintasunak, batetik bigarren silabako bokala aldatu delako, ziurrenik asimilazioaz: e-i > i-i. Azkenik, aldaketa nabarmenago bat, tx-l > l-tx metatesia. Bi arrazoi daude aldaketaren norabide hori emateko, lehenik kronologia, tx-l zaharragoa delako. Bestetik, etimologia, jarraian agertuko dena.
Jandone_Michelaga (la casa de) [Osma (cofradia de)], Mallabia, a.1704, FogVizcayaMs.
Jandone_Milichaga (Aldasolo la casa que antes se llamaba) [Osma (cofradia de)], Mallabia, a.1798, FogVizcayaMs.
Toponimoak hiru zati lituzke, Jaun + done + Mitxelaga. Lehenengo elementuak ezagunak dira toponimian eta blog honetan badira aztertutako toponimo batzuk Jaun + done dutenak, Jandoneperi eta Jandonekobe toponimoak bezala.
Azken elementua interesgarriena litzateke, batere ohikoa ez delako. Mitxelaga bi zatitan bana daiteke, Mitxel eta -aga, biak ezagunak direnak. Mitxel antroponimo ezaguna da, hipokoristikoa izan daiteke edo, agian, Pirinioz iparraldetik mailegatua. Hipokoristikoa balitz, erdiko belarea aldatuko zen, Txasparrena toponimoan bezala.
2020(e)ko urriaren 6(a), asteartea
Doneakue toponimoa
Toponimo hau arabarra zen, Documentación Municipal de la Cuadrilla de Salvatierra: municipio de San Millán-Donemiliaga (1214-1520) liburuan jasoa. Guztira sei lekuko agertzen dira, guztiak 40. agirikoak, 1463. urtean.
Lehenengo bi lekukoak, 179. or.:
... los lugares despoblados de Doneaco y de Berezeca, deciendonos, la parte de las dichas aldeas de Vicuña y de Eguilaz, auer parte y perteneçernos derecho en los terminos y montes y yeruas y pastos y grana y çeuera y aguas estantes y corrientes de los dichos lugares de Doneaco y Bereçeca para ellos y en cada una parte de ellos...Hurrengoa, 181. or.:
Con mas poder que les damos para que puedan apear y mojonear y señalar los dichos terminos, montes, pastos y eruajes y aguas de los dichos lugares despoblados de Doneacue y de Berezeca, asi ante de la sentencia y pronunciamiento y laudo...Laugarren lekukoa, 185. or.:
... los dichos lugares despoblados de Doneacu y Berezeca.Bosgarren lekukoa, 186. or.:
Y dende otro moxon deuajo de la llana de Doneacue.Eta azken lekukoa, 187. or.:
Yten, fallamos que el agua que desçiende de la fuente de Doneacue que deue ir y correr a las dos aldeas de Vicuna y de Eguilaz por donde siempre corrio sin contradizion ni embargo de los vecinos de San Roman.Toponimoak hiru aldaera baditu, Doneako, Doneakue eta Doneaku. Jatorrizko toponimotik hurbil dagoena Doneakue litzateke. Doneaku aldaeran azken /e/ galdu da eta Doneako izan liteke aurrekoaren erdalkuntzea jasoa duena, ezaguna da hainbat toponimotan -u > -o bilakaera izan dela, gaztelaniaren eraginez.
Toponimo hau hagionimo bat izango zen, santu izena. Hasieran done izango zen, Donikendi toponimoan bezala, eta bukaeran antroponimoa, kasu honetan Jakue ezaguna.
Mitxelena, bere Nombres vascos de persona lanean antroponimo honetaz aritu zen:
Jakobe, Jakue Jacobo, Santiago: «sanctum Iacobum uocant Jaona domne Jacue» Guía del peregrino de Santiago (s. XII), Jacue bichia, Jacue dorbaiz, etc. Rolde 1366, Iondone Iacue Apostolua Axular 252; Isasti 472 llama Jacue de Astigar a la misma persona a quien en 213 llama Jacobo (ms. Jacobe). Jacue apellido corriente en Nav. Iondoné Iakhubé Apostoliac (activo), Ioandoné iakhubek (id.) Tartas 27 y 170, Jaun Done Jakobe Duv. Leiç. y Haraneder dicen Iaques, Etchahun Sen Jakan «en Santiago (de Compostela)».Toponimoan gertatutako aldaketa bakarra litzateke /i/ bokala galtzea, bi elementu elkartuz *Doneiakue sortuko zelako. Bokalarteko galera hori geratu ohi da, esaterako Ibaeta toponimoa jatorriz *Ibaieta izango zelako.
2020(e)ko abuztuaren 4(a), asteartea
Jandonipe toponimoa
Jandonipe toponimoa bi herritan agertzen da, Bizkaian. Busturian eta Errigoitin bi baserriren izenetan dagoelako.
Lekuko zaharrik ez dago, baina izena nahiko argia da, lau elementu baditu: Jaun + done + Johani(s) + -pe. Lauetatik azkenak ez du aldaketarik jasan, besteek bai. Beharbada nabarmentzekoa da Johanis izeneko txistukaria galdua izatea, baina hori bera Jandoniane toponimoan ere gertatu da. Dena den, bitxia da -i bukaera, eta ez -e bokalekoa.
Beharbada bi baserri horien inguruan hagionimo bat izan zen, santu izen bat, baseliza batekoak edo, eta horrexegatik bi baserri izen horietan santu izenak barruan dituzte.

2020(e)ko abuztuaren 1(a), larunbata
Jandonianiz toponimoa
Jandonianiz izeneko baserria dago Azkoitian, Santa Krutz auzoan.
Lekuko zaharrago bat dago, XX. mendeko bigarren erdikoa, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburutik hartua:
Toponimoa, ziurrenik, Erdi Arokoa da. Hurrengo mendeetan hagionimoak egiteko era gaztelaniaren menpekotasuna areagotu zelako, Sanjuanmendi toponimoan ikus daitekeenez bezala.
Lekuko zaharrago bat dago, XX. mendeko bigarren erdikoa, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburutik hartua:
JANDONIANIZ (col.), Santa Cruz ballara, AzkoitiaLekuko zaharragorik ez badago ere, toponimoa nahiko gardena da, aldaketa batzuk jaso baditu ere. Hiru elementu lituzke, Jaun + done + Johanis antroponimoa. Jandoniane toponimoan bezala, baina azken izen honetan bukaerako elementuarekin erabilitako aldaerak ez du bukaeran txistukaririk, Donibane herri izenak bezala.
Toponimoa, ziurrenik, Erdi Arokoa da. Hurrengo mendeetan hagionimoak egiteko era gaztelaniaren menpekotasuna areagotu zelako, Sanjuanmendi toponimoan ikus daitekeenez bezala.
2020(e)ko uztailaren 31(a), ostirala
Jandoniane toponimoa
Arrasateko toponimoa zen Jandoniane, behin bakarrik jasoa omen da, duela bi mende. Arrasateko toponimia liburan badago lekuko bakar hori, 135. orrialdean:
Toponimo oso antzekoa Donibane ezaguna litzateke, nahiz eta azken honek hasierako Jaun ez izan.
JANDONIANE, peña llamada 1822 HO (IX)Nahiz eta lekuko gehiagorik ez izan, izena nahiko gardena eta horrek analisia ahalbidetzen du. Hiru elementuz osatutako toponimoa litzateke, Jaun + done + Joane. Elementu guztiak hitz batera eramatean, normala da laburketak izatea, eta hala gertatu da.
Toponimo oso antzekoa Donibane ezaguna litzateke, nahiz eta azken honek hasierako Jaun ez izan.
2020(e)ko uztailaren 21(a), asteartea
Jandoneperi (Jalanpi) toponimoa
Jandoneperi Arrigorriagako baserria da. Lekuko zaharrik jasorik ez badago ere, toponimoaren azterketa nahiko erraza da, toponimoak aldaketa oso txikia jaso duelako. Bestelakoa da Jalanpi, ziurrenik ahozko aldaera dena. Honek aldaketa larriak jasan ditu, bokalarteko dardarkaria galdu eta ondoren ei > i laburketa, nd > n eta ondoren, disimilazioz /l/ bihurtu eta, azkenik, hirugarren silabako bokala galdu ondoren, bokal asimilazioa: a-o > a-a. Urrats horiek azaltzea erraza da toponimoaren aldaera zaharra dena gorde bada.
Toponimoak hiru elementu lituzke, Jaun + done + Peri. Azken hau Petri ezagunagoaren aldaera da, erromantzez /tr/ soildu zen eta euskaraz jaso.
Aldaketa bakarra izan da, hasierako silabaren diptongoa soildu da, Jandonekobe toponimoan bezala.

Jandonekobe toponimoa
Jandonekobe Dimako baserria da. Lekuko zaharrik ez dago, baina egituraren gardentasunak analisia ahalbidetzen du.
Jandonekobe iluna ematen du, badirudi -be 'behe' atzizkia dagoela, baita -ko ere. Baina, hemen proposatuko denaren arabera, bi atzizki horiek ez daude. Toponimoa hagionimoa da, hau da, santu izena. Hiru elementuz osatutako toponimoa litzateke, Jaun + done + Jakobe. Azken hau antroponimo bat da, kristautzeari esker zabaldua baita euskal lurretan ere. Blog honetan Jakobetxe toponimoa aztertua izan da, barruan antroponimo bera dago.
Hiru elementuak toponimo bihurtzean aldaketa batzuk jasan zituzten: hasierako silabaren diptongoa soildu zen, fenomeno bera Jandustegi toponimoan ere gertatu zen. Bestea, antroponimoaren lehenengo silaba ere galdu da, eta, egokiago jarriz, fusionatu da. Lehenik bokalarteko /j/ eta ondoren /a/ bokala, ea > a batuketa gertatuz.
Aipatutako egitura zaharra, Jaun + done beste toponimo batzuekin ere gertatzen da, Erdi Aroko garaian sortuak, ziurrenik.

2020(e)ko martxoaren 3(a), asteartea
Donikendi toponimoa
Arabako toponimo honi buruzko bi aipu baino ez dira ezagutzen, biak Gerardo Lopez de Gereñuren
Onomasticon 5: Toponimia alavesa : seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses liburuan jasoak:
Toponimo honen azterketa etimologikoaz, Donebikendi toponimoaren azalpena honetarako ere egokia da, done 'santu' eta Bikendi antroponimoa. Erdi Aroko Donebikendi osorik bazegoen ere, Donikendi aldatu da, mendeak ere igaro dira eta bokalarteko /b/ galduko zen eta ondoren ei bokal multzoa soildu zen, lekuko zaharragoan /i/ galduz eta berriagoan /e/. Bebarbada bokal asimilazioak eragina izan zuen aldaketan.
Nabarmentzekoa da Donebikendi eta Donikendi toponimoak Arabakoak direla, santu honen kultuaren sustraien zahartasuna toponimian ere islatu delako.
Onomasticon 5: Toponimia alavesa : seguido de mortuorios o despoblados y pueblos alaveses liburuan jasoak:
DONEQUENDI, 1713, labrantío de Gauna.Bi lekukoetatik, bata egungoa da, Dulantziko toponimoa dela adieraziz, Doniquendi; bestea XVIII. mende hasierakoa, Gauna herrixkako nekazaritza eremua, Donequendi. Kontuan izanik bi herriak mugakideak direla, kokapen zehatza jakin gabe ere, bi lekukoak toponimo bakartzat hartuko ditugu.
DONIQUENDI, término de Alegría.
Toponimo honen azterketa etimologikoaz, Donebikendi toponimoaren azalpena honetarako ere egokia da, done 'santu' eta Bikendi antroponimoa. Erdi Aroko Donebikendi osorik bazegoen ere, Donikendi aldatu da, mendeak ere igaro dira eta bokalarteko /b/ galduko zen eta ondoren ei bokal multzoa soildu zen, lekuko zaharragoan /i/ galduz eta berriagoan /e/. Bebarbada bokal asimilazioak eragina izan zuen aldaketan.
Nabarmentzekoa da Donebikendi eta Donikendi toponimoak Arabakoak direla, santu honen kultuaren sustraien zahartasuna toponimian ere islatu delako.
2020(e)ko otsailaren 29(a), larunbata
Donebikendi toponimoa
Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago, Erdi Aroaren bukaera aldekoa. Egino eta Ziordia arteko toponimoa zen, Entziako mendia aldea mugarriztatzean aipatua, Documentación Municipal de la Cuadrilla de Salvatierra: municipios de Asparrena y Zalduondo (1332-1520) liburuko 29. agirian, 1499. urtekoa:
“Y digo que en la sentencia difinitiua que los comisarios de Castilla e Nauarra pronunciaron y dectararon (sic) e mandaron amojonar començando de la Peña Oradada fasta Donebiquendi, y ansi mismo desde la Peña Oradada a fasta el çerro de Beruerica, todo lo de medio del çerro de Beruerica e peña del, asi en la parte de Eznate y Carabide y toda Encia, manden guardar los capitulos fechos antes de aquella segun que es esta que digo para en buen biuir de las partes”.Toponimoak bi elementu lituzke, done 'santu' hitz zaharkitua eta Bikendi antroponimoa, aspaldi galdua. Mikendi toponimoari emaniko sarreran, Mitxelenaren Nombres vascos de persona lanaren lerroen artean bazen Oihenarten doné Vikenti, XVII. mendearen erdialdean. Beharbada Arabako Donebikendi litzateke hagionimo honen lehenengo agerpena testuetan, 1499. urtean. Kontuan izanik toponimoa, gerta liteke aipatzen den inguru hartan garai zahar batean santu honen omenezko eraikin bat izatea, nahiz eta ez aipatu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)