Jandoniz da Morgako baserri bat, Bizkaian. Herri berean Jandonizbarri etxea ere bada. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XVIII. mende bukaerakoa da, Jandonis (1796). Azken urteetan Jandunis zein Dandunis erabiltzen dira.
Azterketa etimologikorako Jandoniz egokiena da, lekuko zaharrena delako eta jatorrizko egoeratik hurbilago dagoelako. Jandoniz toponimoak gogorarazten du blog honetan aztertutako Jandonianiz toponimoa, Azkoitikoa. Honetarako jaun + done + Joanis proposatu genuen eta elementu berberak izango genituzke Bizkaiko toponimoan, baina honetan aldaketek aurrera egin zuten eta litekeena da haplologia gertatzea, hau da bi silaba berdin edo oso antzeko elkarren ondoan jarriz gero, bat galdu ohi da eta horrela, Jandonianiz zaharrago batean tarteko /a/ galdu ondoren haplologia izan zen eta azkeneko bi silabetatik bat geratu zen, Jandoniz sortuz.
viernes, 15 de mayo de 2026
Jandoniz toponimoa
martes, 2 de febrero de 2021
Juandalaperi toponimoa
Baranbio toponimo honetaz lekuko bakarra dago, XX. mendearen bukaerakoa. Federico de Barrenengoaren Onomástica de la Tierra de Ayala liburuan agertua:
JUANDALAPERIToponimoaren beraren azalpenean badago bere etimologia, agerikoa dena, Juandalaperi = San Pedro. Hiru elementu lituzke, Jaun + done + Peri, baina aldaketa batzuk jasoko zituen sortuko zen garaitik. Hasierako diptongoan metatesia izan da: au > ua. Gainera, done hitzaren hiru fonematan aldaketa izan da, aldatu ez den bakarra /d/ herskaria izan da. Bokaletan, ziurrenik asimilazioak eragina izan du: a-o-e > a-a-a, beharbada tarteko urrats baten beharra izan da. Azkenik, sudurkaria ere aldatu da, eta honetan disimilazioa izan da aldatzeko indarra: n-n > n-l, bilakaera bera gertatuko zitzaion Muliate toponimoari.
JUANDALAPERI. —Cerca y al NF. de Pozueta, junto al mismo San Pedro. Baranbio.
Bizkaian badago toponimo bat elementu berberak dituena eta ahozko aldaeran ere hainbat aldaketa jaso zituena, Jandoneperi (Jalanpi) toponimoa, Arrigorriagakoa eta kilometro askotara ez dago. Honetan ere sudurkarien dismilazioa izan da, baina aldaketa lehenengo sudurkariari gertatu zaio: n-n > l-n. Bokaletan ere asimilazioa izan da, ahaztu gabe lehenengo silabaren diptongoa desagertu dela. Bietan aldaketa nabarmenak gertatu dira eta neurri batean, berdintsuak izan dira.
martes, 26 de enero de 2021
Jandone Mitxelaga toponimoa
Mallabiko toponimo honetz bi lekuko baino ez daude, biak XVIII. mendekoak. Aipatutako lekukoak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Jandone Michelaga [N, TO]Toponimoaren bi lekukoak ezberdinak dira, Jandone Mitxelaga eta Jandone Militxaga. Bi dira agertzen diren ezberdintasunak, batetik bigarren silabako bokala aldatu delako, ziurrenik asimilazioaz: e-i > i-i. Azkenik, aldaketa nabarmenago bat, tx-l > l-tx metatesia. Bi arrazoi daude aldaketaren norabide hori emateko, lehenik kronologia, tx-l zaharragoa delako. Bestetik, etimologia, jarraian agertuko dena.
Jandone_Michelaga (la casa de) [Osma (cofradia de)], Mallabia, a.1704, FogVizcayaMs.
Jandone_Milichaga (Aldasolo la casa que antes se llamaba) [Osma (cofradia de)], Mallabia, a.1798, FogVizcayaMs.
Toponimoak hiru zati lituzke, Jaun + done + Mitxelaga. Lehenengo elementuak ezagunak dira toponimian eta blog honetan badira aztertutako toponimo batzuk Jaun + done dutenak, Jandoneperi eta Jandonekobe toponimoak bezala.
Azken elementua interesgarriena litzateke, batere ohikoa ez delako. Mitxelaga bi zatitan bana daiteke, Mitxel eta -aga, biak ezagunak direnak. Mitxel antroponimo ezaguna da, hipokoristikoa izan daiteke edo, agian, Pirinioz iparraldetik mailegatua. Hipokoristikoa balitz, erdiko belarea aldatuko zen, Txasparrena toponimoan bezala.
viernes, 8 de enero de 2021
Jaunsansoro toponimoa
Toponimo honetaz lekuko bakarra dago, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan dagoena, 1625. urte ingurukoa, Aiako etxeen artean Jaunsansoro aipatu zuelako, 97. orrialdean:
Aya.Toponimoak hiru elementu lituzke, Jaun + Sanso + soro, baina antroponimoa Sanso izan beharrean, Santz ere izan liteke. Sancho erdal izenak hainbat egokitzapen jasan zituen euskaraz, aipatu gabe erdaretatik jasotakoak. Esaterako, euskaraz izan ziren Sanso, Antso... Sanso ezaguna izan zen, Sansomendi arabar toponimoak adierazten duen bezala.
29. La casa de Arrazubia, Laurcain A, Areizterrezu, Manterola, Elormendi, Oria, Jaunsansoro, Olazabal, Olascoaga, Olascoaga...
Lehen aipatu bezala, aukera bada tartean Santz izateko: Jaun + Santz + soro > *Jaunsantzoro > Jaunsansoro, baina tarteko urrats honen lekukorik ez dago, posiblea izan arren. Dena den, antroponimoa bera litzateke, nahiz eta aldaera ezberdina izan.
sábado, 2 de enero de 2021
Jaunperobia toponimoa
Arrasateko toponimo honek bizitza luzea izan du, lehenengo lekukoak XV. mendearen erdialdekoak direlako. Arrasateko toponimia liburuan bildurik daude toponimo honen hainbat lekuko, 229-230. orrialdeetan:
Toponimoak hainbat aldaera izan ditu, izenaren luzerak lagundua. Bi elementu izango lituzke (edo hiru), Jaunperu antroponimoa eta hobi, -a artikulua ahaztu gabe. Jaun eta Peru 'Petri' izenez osatutako antroponimoa litzateke, eta jaun praenomen bezala erabilia izango zen, ohorezko izendapena.
Aipagarria da toponimoan hobi hitza dagoela eta erdal testuetan, behin eta berriz, foya hitza aipatzen dutela, egungo gaztelaniaz hoya dena. Bi hitzak loturik daude, latineko fovea hitzean jatorria dutelako.
martes, 29 de diciembre de 2020
Jaunmartxinsantxeskorta toponimoa
Toponimo luze hau Archivo Municipal de Elgueta (1181-1520) izeneko liburuan dago, dirudienez desagertu zen eta, beraz, liburu horrena da toponimo honetaz bildu daitekeen informazio zaharrena eta, beharbada, bakarra.
Hiru lekuko daude, hirurak ezberdinak, lehenengoa 34. agirian, 1458. urtean:
E el dicho sel llamado Vlabarr ha por linderos de la vna parte el exido que llaman Barluçe, e de la otra el sel que llaman de Martínsanchescorta.Azken bi lekukoak, 45. agirian, 1482. urtean:
Testimonio de Pero Peres de Leaniz e Martín Yvannes de Asurdi e Furtuno de Ugalde, sobre el monte de Jaunmartínsaescorta.Toponimoak hiru aldaera ditu, Martínsanchescorta, Jaunmartínsaescorta eta Donmartínsaescorta. Bitxiak dira azken bi lekukoak, agiri berean izanik, hasiera ezberdinak izatea, jaun- eta don-, bi elementuak sinominotzat har zitezkeen seinale. Lehenengo aldaerak ez du hartu inolako elementurik hasieran, jaun edo don. Azken ezberdintasuna patronimikoari dagokio, lehenengoan Santxez dena, beste bietan Saez da, biak Santxo antroponimoaren patronimikoak eta garai haietan erabat finkatu gabeak ziren.
[...]
e por ello que avía mandado el dicho conçejo vender el monte del sel de Donmartínsaescorta e dixieron al dicho alcalde que dyese un plazo conbenible para cortar el dicho monte para carbón.
Toponimoak hiru/lau elementu lituzke, jaun/don + Martin + Santxez/Saez + korta. Azken hitz horretaz, gogoratu beharra dago testuetan toponimoa mendia da eta saroe bat, korta hitzaren esanahietako bat.
martes, 1 de diciembre de 2020
Jaunlopeasteisarana toponimoa
Arabako toponimo honetaz hiru lekuko baino ez daude, guztiak Erdi Arokoak.
Documentación Municipal de la Cuadrilla de Salvatierra: municipios de Asparrena y Zalduondo (1332-1520) liburuan badira hiru lekuko, bi lekuko 11. agirian, 1469. urtean:
... que del lugar llamado Ururcullua, donde las dos aguas se juntan, ençima del valle de Jaunlopeasteisarana, que dizen e declara asi la dicha sentencia como los dichos testigos, que pusyeron y estaua vn mojon en el lugar llamado Emadantegui, alla donde las aberturas de las ayas.Azken lekukoa, Jaunlopeasteisarangaiña, 11. agirian, 1454. urtean:
[...]
E fallamos que debemos poner e pusyesemos dos mojones en vn logar en el dicho lugar llamado Vrurcullua, ençima del dicho balle de Jaunlopeasteizarana, donde se juntan las dos aguas.
Et dende, pusieron otro mojon, cordel tirado, en Jaunlopeasteisarangaiña, cauo el mojon de los dichos de Zalduendo y de los vecinos de la aldea de Galarreta, señalando las fayas de cerca.Azken toponimo honen beste lekuko bat beste liburu batean, Archivo Municipal de Salvatierra-Agurain. Tomo III. (1451-1500) izenburua duenaren 13. agirian, 1454. urtean:
... dende pusieron otro mojon cordel tirado en el lugar donde se llama Ydoya cavo otro grand robre faciendo sennales al otro robre e hayas mas cercanas, e dende pusieron otro mojon cordel tirado en Jaun Lope Asteri Arangainna cavo el mojon de los dichos de Zalduondo e de los vecinos de la aldea de Galarreta sennalando las hayas de cerca.Bi toponimo ditugu eta lau lekuko. Toponimo nagusia Jaunlopeasteisarana da eta toponimo eratorria Jaunlopeasteisarangaiña, baita ere Jaun Lope Asteri Arangainna. Toponimo eratorriaz nabarmentzekoa litzateke sudurkaria, ematen duelako bigarren lekukoan sabaikaritzerik ez dagoela, baina ziurrenik grafia kontua da. Dena den, lekuko honen fidagarritasuna ez da handia, patronimikoa, behintzat, gaizki agertzen delako.
Toponimo nagusia Jaunlopeasteisarana da, eta banaketa eginez, Jaun + Lope + (G)asteiz + haran + -a litzateke. Guztiak elementu ezagunak eta, beharbada, arreta gehiago patronimikoak merezi du. Gaste(a) antroponimoaren patronimikoa litzateke, -iz atzizkia gaineratua. Belarea, bokal artean egonik, galduko zen aspaldi, toponimoan agertzen den bezala. Arabako hiriburuaren izenarekin dagoen antza ez da kasualitatezkoa, dirudienez, Gasteiz toponimoa Gaste(a) PI + -iz elementuz osaturik dago.
viernes, 6 de noviembre de 2020
Jaunberasa eta Jaunberaskorta toponimoak
Bi toponimo hauek Bizkaikoak dira, iturri bakarrean aurkituak. Colección Documental del Archivo Municipal de la villa de Lequeitio. Pleito sobre el monte Otoyo izenburuko liburuan badira toponimo hauen lekuko batzuk, Erdi Arokoak, 1518-1519 urteetakoak.
Lehenik Jaunberasa-ren lekukoak, 41. or.:
...que los dichos vesinos de las confradyas de Cortaçar e Larrynaga non tenian terminos algunos suyos propios syn parte de la dicha villa e anteyglesias dende la tejeria de Joanche de Vriarte, que es en Oguilla, fasta arriba los setos de pared llamados Ormaesyaqui, eçeto los plantyos e tenençias que tenian apegados a sus heredades; eçeto que tenian vn monte llamado el sel de Javnberasa, que es vn poco de termino, que lo abyan tenido goardado por tienpo...50. orrialdean:
A la quinta pregunta dixo que lo que sabe desta pregunta es que habya oydo desir de Juan Ochoa de Beytia, su padre, que Dyos aya, e de otros honbres byejos e ançianos de la confradya de Gardata e de Yspaster, e de vesinos de la dicha villa que estan abesindados en la villa hydos de la dicha anteyglesia de Yspaster e de las otras anteyglesias, que los dichos vesinos de las dichas dos confradyas de Cortaçar e Larrynaga tyenen vn sel suyo propio en el dicho termino de Otoyo llamado el sel de Javnberasa, e que todo lo resto de los dichos terminos de Otoyo...Eta azkenik Jaunberaskorta toponimoarenak, 76. or.:
... e que oyo desir a Martin de Arana, su padre, que hera honbre de dyas, que los vesinos de las dichas confradyas de Cortaçar e Larrynaga tenian suyo propio vn monte e termino que se llamaba Javnberascortea en el dicho termino de Otoyo, e que todo lo otro de fuera del dicho monte e sel de Javnberascortea hera exido comun de la dicha villa e anteyglesias;95. orrialdean:
... yr al dicho monte de Otoyo y entrar mas adentro de lo que ellos les bedaban, e ende solian hazer la leynna en el dicho monte, ençima del monte llamado Javnberascorta, e que quoando las tomaban en aquel termino que les bedaban las solian prendar los de las dichas confradyas...97. orrialdean:
... commo de cosa comun e conçegil, eçeto que en vn monte e enzinal cresçido que esta debaxo de la esquina e penna de Nabaryola, faz a Oguilla, e por nonbre llamado por su nonbre Javnberascorta, en aquel termino les solian bedar Fernando de Cortaçar e Juan de Vriarte e Juan Peres de Arana...Eta, azkenik, 98. orrialdean:
... por la admistad que tenia con su padre, le ayudo a hazer la carga de leyna e le enbyo syn prendarle e darle mas afruenta; e que en lo demas del dicho termino e monte de Javnberascorta, en todo el dicho Otoyo,Bi toponimoak bat izan litezke, jakinik bigarrenaren korta lehenengoaren erdarazko sel sinonimotzat har daitezkeela. Ezin jakin, dauden lekukoekin, Jaunberasa hori gizon baten aipua zela edo toponimo batena, zalantzarako lekua utziz.
[...]
la sesta pregunta dyxo que ha oydo desir por fama publica que los dichos vesinos de las dichas confradyas de Cortaçar e Larrynaga tyenen tomado allende del dicho termino e monte de Javnberascorta mucha parte del dicho termino, e que todo ello es contra la boluntad de la dicha villa...
Jaunberaskorta izenak bi zati lituzke, lehenago aipatutako Jaunberas(a) eta korta. Badago lekuko bat, Jaunberaskortea izena duena. Dirudienez, toponimoari artikulua eransterakoan dismilazio auromatikoa gertatu da: Jaunberaskorta + -a > Jaunberaskortea.
Geratzen da lehenego toponimoa, Jaunberasa. Bi elementuz osatutako izena litzateke, jaun eta Beraxa, azken hau beratz, beratx hitzekin lotua. Ez dago *Jaunberaxa antroponimoaren lekukorik, toponimo hau izan ezik. Beraxa izena Erdi Aroan ezaguna izan zen, Mitxelenak bere Apellidos vascos liburuan adierazten duen bezala:
150. —Beraxa n. pr.: Berasategui, Berastegui; cf. top. Barasoain, Berasain, Beasain (J. Caro Baroja, Mat., 69-70 y 163-164). Arigita, Historia de la imagen y santuario de San Miguel de Excelsis, Pamplona 1904, p. 203, recoge la mención de duos collaços in uilla qui dicitur Berastegui, uidelicet cuius nomen est Beraxa et altero Orti Munioç, que remite inconfundiblemente a beratz, beratx, derivado de bera «blando».Beraz Beraxa antroponimoaren lekukoez gain badira bere bi lekuko toponimiko gehitzeko, Jaunberasa eta Jaunberaskorta toponimoak.
martes, 4 de agosto de 2020
Jandonipe toponimoa
Lekuko zaharrik ez dago, baina izena nahiko argia da, lau elementu baditu: Jaun + done + Johani(s) + -pe. Lauetatik azkenak ez du aldaketarik jasan, besteek bai. Beharbada nabarmentzekoa da Johanis izeneko txistukaria galdua izatea, baina hori bera Jandoniane toponimoan ere gertatu da. Dena den, bitxia da -i bukaera, eta ez -e bokalekoa.
Beharbada bi baserri horien inguruan hagionimo bat izan zen, santu izen bat, baseliza batekoak edo, eta horrexegatik bi baserri izen horietan santu izenak barruan dituzte.
sábado, 1 de agosto de 2020
Jandonianiz toponimoa
Lekuko zaharrago bat dago, XX. mendeko bigarren erdikoa, Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburutik hartua:
JANDONIANIZ (col.), Santa Cruz ballara, AzkoitiaLekuko zaharragorik ez badago ere, toponimoa nahiko gardena da, aldaketa batzuk jaso baditu ere. Hiru elementu lituzke, Jaun + done + Johanis antroponimoa. Jandoniane toponimoan bezala, baina azken izen honetan bukaerako elementuarekin erabilitako aldaerak ez du bukaeran txistukaririk, Donibane herri izenak bezala.
Toponimoa, ziurrenik, Erdi Arokoa da. Hurrengo mendeetan hagionimoak egiteko era gaztelaniaren menpekotasuna areagotu zelako, Sanjuanmendi toponimoan ikus daitekeenez bezala.
viernes, 31 de julio de 2020
Jandoniane toponimoa
JANDONIANE, peña llamada 1822 HO (IX)Nahiz eta lekuko gehiagorik ez izan, izena nahiko gardena eta horrek analisia ahalbidetzen du. Hiru elementuz osatutako toponimoa litzateke, Jaun + done + Joane. Elementu guztiak hitz batera eramatean, normala da laburketak izatea, eta hala gertatu da.
Toponimo oso antzekoa Donibane ezaguna litzateke, nahiz eta azken honek hasierako Jaun ez izan.
sábado, 25 de julio de 2020
Jaurisasia toponimoa
E desta pedrera arriba a donde esta vna pedrera grande que llaman Jaurisasia.Toponimo honek bi elementu lituzke, jaur- 'jaun' eta isasi, ahaztu gabe -a artikulua.
Jaur- aldaera jauregi hitzean ere bada, jaur- 'jaun' + -(t)egi, eta hainbat hitzen eratorpen aldaeratan bada, sor- 'soin' + balda > sorbalda.
Bitxia da kontrastea Jaunubela toponimoarekin, han, dirudienez, toponimoaren oinarria ez delako aldatu. Arrazoia kronologian bilatu beharra dago, beharbada.
Isasi hitzak ez du euskal testuetan aztarren handirik utzi, Orotariko Euskal Hiztegian hauxe da agertzen den informazio osoa:
isasi.Lekuko bakarra du, Azkueren hiztegia, XX. mendearen hasierakoa. Beraz, Arabako lekuko toponimiko honek Araba ere gehitzen du isasi izena ezaguna zen lurraldeen ezagutza eta isasi hitzaren lehenengo lekukoa ia 500 urtez aurreratzen du.
isasi. "(V-ger), jaro" A.
Azken ohar bat isasi hitzaz, beharbada oinarrian isats egon liteke, bukaerako -i hori atzizki zahar bat litzateke, gazi hitzean dagoen bera, *gaz 'gatz' + *-i > gazi.
Jaunubela toponimoa
87. —Jaunubela.Lekukoa ontzat hartuz gero, etimologia emateko azalpen argia lezake, baina badago alde ilunen bat. Bi elementu lituzke, jaun eta ubel, artikulua zenbatu gabe. Honaino arazorik ez dago, hitz arruntak dira, baina ubel, batez ere, kolore bezala ezaguna da eta toponimo baterako egokia izan liteke, baina ez toponimoaren oinarria jaun hitza bada. Ubel hitza, dirudienez, hitz elkartua da, ur + *bel 'beltz', eta handik egun dituen esanahietara igaro zen. Beharbada toponimo hau arkaismoa da eta hasierako esanahia gorde zuen eta toponimoak ur azal baten erreferentzia egin nahi izan zuen, aintzira batena edo.
Bestela, egungo ubel hitza badago toponimoan, beharbada gizon baten izengoitia izan zitekeen, gerora toponimoa bihurtua?
martes, 21 de julio de 2020
Jandoneperi (Jalanpi) toponimoa
Toponimoak hiru elementu lituzke, Jaun + done + Peri. Azken hau Petri ezagunagoaren aldaera da, erromantzez /tr/ soildu zen eta euskaraz jaso.
Aldaketa bakarra izan da, hasierako silabaren diptongoa soildu da, Jandonekobe toponimoan bezala.
Jandonekobe toponimoa
Jandonekobe iluna ematen du, badirudi -be 'behe' atzizkia dagoela, baita -ko ere. Baina, hemen proposatuko denaren arabera, bi atzizki horiek ez daude. Toponimoa hagionimoa da, hau da, santu izena. Hiru elementuz osatutako toponimoa litzateke, Jaun + done + Jakobe. Azken hau antroponimo bat da, kristautzeari esker zabaldua baita euskal lurretan ere. Blog honetan Jakobetxe toponimoa aztertua izan da, barruan antroponimo bera dago.
Hiru elementuak toponimo bihurtzean aldaketa batzuk jasan zituzten: hasierako silabaren diptongoa soildu zen, fenomeno bera Jandustegi toponimoan ere gertatu zen. Bestea, antroponimoaren lehenengo silaba ere galdu da, eta, egokiago jarriz, fusionatu da. Lehenik bokalarteko /j/ eta ondoren /a/ bokala, ea > a batuketa gertatuz.
Aipatutako egitura zaharra, Jaun + done beste toponimo batzuekin ere gertatzen da, Erdi Aroko garaian sortuak, ziurrenik.