miércoles, 20 de mayo de 2026

Kalbarko toponimoa

 Bizkaiko toponimo honen lekuko bakarra dago, XX. mendearen bukaerakoa den Relación toponímica general de Galdácano lanekoa:

Calbarco: Heredad de Eguía.
Toponimo honen lekuko bakarra dago, eta berankorra. Horrek analisiari ziurtasuna kentzen dio baina dagoen lekuko hori aztertu daiteke eta gertatu diren aldaketak azalduko dira.
Toponimo honetan antroponimo hipokoristiko bat genuke, bukaeran -ko atzizki txikigarria eta oinarrian Galbarra antroponimoa litzateke, garbal hitzaren sarreran lekukoak daude, baita izenaren azalpena ere:
garbal.
Onom.: Inter viros nominatos Galvarra, Galindo Soliz. (s. X) TAV 2.1.3. Que est a limite de Nunno Galvarra de Patumia. (s. XI) Lac Irach 100. In Garbala. (s. XI-XII) GLarr SJ 8. Pedro Garbala. (s. XIII) Ib. 104.

I. (Adj.).
1. (B, BN-mix ap. A; O-SP 227, SP, Lar, H), galbar (V-oroz ap. A; H), kalpar (H).
Calvo. "Conominado Galbarra, que quiere decir 'calvo'" IC II 423.
[...]
Antroponimoa *Galbarko bezala sortuko zen eta gero, beharbada toponimoa sortu ondoren herskari asimilazioa izan zen, *Galbarko > Kalbarko. 
Galbarra antroponimoa aipatua izan da blog honetan, Galbarrategi toponimoaren oinarria delako.

lunes, 18 de mayo de 2026

Akutiogana toponimoa

 Akutiogana da Galdakaoko tontor bat. Izendegi ofizialeko lekukotza mende honetakoa da, eta ez du aldaerarik. Toponimoan hiru elementu genituzke, bukaeran artikulua, gan, gain hitzaren aldaera, eta Akutio. Izan ere, izen hori agertzen da Relación toponímica general de Galdácano lanekoa:

Acutio: Jaro, zona de Lecue; monte y heredad de Ordañe.
Lekuko hori XX. mendearen bukaera aldekoa da eta, beraz, antzinatasun gabekoa. Hala ere, antzeko toponimoa Akotain da, Nafarroakoa. Honetan Acutus antroponimo latina proposatu da, bigarren elementua -ain atzizkia litzateke. Bizkaiko toponimoan -ano izango zen eta bilakaera: Acut(i)us + -ano > *Acutiano > Akutio. Bi aldaketa gertatu ziren, lehenik bokalarteko sudurkaria galdu zen eta gero ao > o laburketa. Bi aldaketak oso ohikoak dira eta horrela bikoteak sortu dira, erromantzean izen zaharra gorde izan da eta euskarazkoan laburketak gertatu, Ochandiano/Otxandio bezala. Galdakaoko toponimoan ez da izen zaharraren lekukorik geratu, antza, baina Akutioren lekukotza nahikoa da aurreko *Akutiano inoiz izan zela.

Aloska toponimoa

 Aloska da Ataungo toponimo ugaritako oinarria:

Aloska
Aloska o Arantxabala: (= peña losa). (= el ancho del campo). Casa fundada en el siglo XIX.
    Izaera: aurkintza
    Kokalekua: Elbarren
    Erreferentzia: 06. karp. 084. zk. 2399 erreg.

Aloskaeta
Aloskaeta: (= el peñascal).
    Izaera: aloska
    Kokalekua: Urrestarasu zearra
    Erreferentzia: 11. karp. 115. zk. 4617 erreg.

Aloskaeta
Aloskaeta: (= la piedra losa, llana).
    Izaera: aloska
    Kokalekua: Iboondo zearra
    Erreferentzia: 13. karp. 181. zk. 5803 erreg.

Aloskaeta
Aloskaeta: (= la piedra lisa o losa).
    Izaera: aloska
    Kokalekua: Aia
    Erreferentzia: 14. karp. 150. zk. 6150 erreg.

Aloskagaizto
Aloska gaizto: (= piedra-losa o peñascal aspero o malo).
    Izaera: aloska
    Kokalekua: Saratxamendi
    Erreferentzia: 21. karp. 272. zk. 8491 erreg.

Aloskagaizto
Aloska gaizto: (= peñascal malo o aspero).
    Izaera: aloska
    Kokalekua: Iboondo zearra
    Erreferentzia: 13. karp. 028. zk. 5636 erreg.

Aloskagaizto
Aloska gaizto: (= peña áspera, dificultosa).
    Izaera: aloska
    Kokalekua: Iboondo zearra
    Erreferentzia: 13. karp. 187. zk. 5810 erreg.

Aloskagaizto
Aloska gaizto: (= peñascal malo).
    Izaera: aloska
    Kokalekua: Gesalbe
    Erreferentzia: 09. karp. 216. zk. 4094 erreg.

Aloskagaztiñadi
Arrateeta alde o Aloska gaztinai: (= lado de Arrateeta). (=castañal de Arlausa, piedra losa o peña).
    Izaera: gaztainadia
    Kokalekua: Urrestarasu zearra
    Erreferentzia: 11. karp. 202. zk. 4711 erreg.

Aloskako baratzea
Aloskako baatzea: (= la huerta de Ar – lausa, peña losa). No ha sido cultivada desde fines del siglo XIX.
    Izaera: baratzea
    Kokalekua: Elbarren
    Erreferentzia: 06. karp. 081. zk. 2396 erreg.

Aloskako egileor-oroia
Aloskako illor oroia: (= el solar del redil de (la casa) Aloska). Fue abandonado en 1886.
    Izaera: orubea
    Kokalekua: Kiñu zearra
    Erreferentzia: 12. karp. 094. zk. 5270 erreg.

Aloskaldeko estalpea
Aloskaldeko estalpea: (= el cobertizo de lado de la peña).
    Izaera: estalpea
    Kokalekua: Elbarren
    Erreferentzia: 06. karp. 082. zk. 2397 erreg.

Aloskazearra
Aloska zearra: (= la ladera de la peña).
    Izaera: zeharra
    Kokalekua: Iboondo zearra
    Erreferentzia: 13. karp. 099. zk. 5715 erreg.

Arantxabala
Aloska o Arantxabala: (= peña losa). (= el ancho del campo). Casa fundada en el siglo XIX.
    Izaera: aloska
    Kokalekua: Elbarren
    Erreferentzia: 06. karp. 084. zk. 2400 erreg.
Hitza ere ez da ezezaguna baina aloska hitzaren Orotariko Euskal Hiztegiko lekukotza oso urria da:
aloska.
"Peña, roca" JMB At.
Iturri bakar hori Jose Migel Barandiaranena da, Ataungo herrikoa; beraz, badirudi hitzaren erabil eremua oso mugatua zegoela. Zoritxarrez, lekuko toponimiko ugariek ez dute zahartasunik eta, horregatik, hitzaren lekuko guztiak XX. mendekoak dira. Toponimoetako azalpen batzuetan harlauza hitz elkartua aipatzen da baina lotura badago bi hitz horien artean aldaketa nabarmenak gertatuko ziren, ziurrenik arlosa aldaeratik abiatuz. Azken elementua -ka atzizki txikigarria izan daiteke eta bilakaera horrela gertatuko zen; lehenik, arlosa hitzaren eratorpen aldaera arlos- izango zen, hiru silaba dituelako, ondoren -ka atzizkia erantsiz *arloska sortuko zen eta azkenik, dardarkaria galdu eta aloska geratu zen.

viernes, 15 de mayo de 2026

Jandoniz toponimoa

 Jandoniz da Morgako baserri bat, Bizkaian. Herri berean Jandonizbarri etxea ere bada. Izendegi ofizialeko lekuko zaharrena XVIII. mende bukaerakoa da, Jandonis (1796). Azken urteetan Jandunis zein Dandunis erabiltzen dira.
Azterketa etimologikorako Jandoniz egokiena da, lekuko zaharrena delako eta jatorrizko egoeratik hurbilago dagoelako. Jandoniz toponimoak gogorarazten du blog honetan aztertutako Jandonianiz toponimoa, Azkoitikoa. Honetarako jaun + done + Joanis proposatu genuen eta elementu berberak izango genituzke Bizkaiko toponimoan, baina honetan aldaketek aurrera egin zuten eta litekeena da haplologia gertatzea, hau da bi silaba berdin edo oso antzeko elkarren ondoan jarriz gero, bat galdu ohi da eta horrela, Jandonianiz zaharrago batean tarteko /a/ galdu ondoren haplologia izan zen eta azkeneko bi silabetatik bat geratu zen, Jandoniz sortuz.

miércoles, 13 de mayo de 2026

Jaumendi eta Jaurmendi toponimoak

 Jaumendi da Oñatiko baserri bat eta tontor bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

JAUMENDI (prop.) Liazibar sarri auzoa (Lezesarri), Oñati
Jaurmendi, aldiz, Nafarroan zegoen kokatua, Documentos navarros en lengua occitana liburuan aipu oso zaharra dago, 115. agirian, 1300. urtekoa: les quals bustalizes [son per nompne Jaurmendi Aurdequia].
Bi toponimoak oso antzekoak dira eta, ziurrenik, elementu berberak dituzte, jaun eta mendi hitzak. Jaun hitzean gertatutako aldaketek toponimoetan eragina izan dute; lehenean, nm > m soiltzea gertatuko zen eta bestean jaur- alomorfoa eratu zen, Jaurisasia toponimoan bezala.

Azkanobieta toponimoa

 Azkanobieta zen Urdazubiko toponimo bat, lekuko bakar batez ezaguna:

Azcanobieta
Bustaliza del monasterio
    Izaera: toponimoa
    Kokalekua: Urdazubi
    Data: 1780 [1443]
    Gaia: Memorialak
    Dokumentua: Memorial ajustado hecho en virtud de decreto de la Camara sobre la pertenencia en propiedad del dominio territorial y solariego de los términos de Urdax (Madrid, 1780)
    Bilduma: Archivo del Ayuntamiento de Baztan
    Oharrak: Carpeta "Monasterio de Vrdax -2". Impreso de 86 páginas numeradas sólo en anverso
Jatorrizko agiria XV. mendekoa zen baina hori ez da, antza, gure egunetaraino heldu eta bere ezagutza XVIII. mendeko kopia batekoa da. Horrek ziurtasuna apaltzen dio eskura dugun lekukoari. Hala ere, aukera dago azterketa egiteko. Gainera, toponimoak antz handia du blog honetan aztertutako Azkonabi eta Azkonabieta toponimoekin. Toponimoek bi elementu lituzkete, azkon eta hobi eta, Azkonabieta toponimoan -eta atzizkia. Egitura bera izango luke Azkanobieta toponimoak, ezberdintasun bakarra bokalen hurrenkera litzateke, batean a-a-o eta bestean a-o-a. Bide batez, Azkonabieta aztertzean Azkonobieta ere aipatu genuen eta horrek esan nahi du bokal talde horretan erraza zen ezberdintasunak agertzea. Gainera, aipatutako sarreran adierazi zen bezala, egun azkonar edo aldaeraren bat erabiltzen bada ere, lehenago azkon izango zen hitz ohikoa eta azkonar berrikuntza sartuko zen toponimoak eratu ondoren.

lunes, 11 de mayo de 2026

Arritolabekoa toponimoa

 Arritolabekoa da Ispasterko baserri bat. Izendegi ofizialeko lekukoak XVIII. menderaino heltzen dira: Arritola (1704, 1796, 1798). Toponimoan ez da aldaketarik izan, bukaerakoa behe + -ko + -a baino ez da eta litekeena da inoiz beste Arritola(goikoa) bat izatea.
Toponimoa izateaz gain, deitura ere bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen bigarren erdialdetik lekukoak daude:

Beraz, Arritola toponimoaren lekukoek ia bost mende bete dituzte eta litekeena da askoz zaharragoak izatea. Izena oso egonkorra izan da, baina horrek ez du esan nahi lehenago aldaketarik ez izatea.
Azalbide bat litzateke Arrieta + ola jatorrian izatea, eta hala uste dute Auñamendi entziklopediakoek, Arritola toponimorako ematen duten azterketa hauxe delako:
Etimologia
Ver ARRI (3), ETA, OLA (1).
Horrela *Arrietaola > Arritola bilakaera gertatuko zen, baina lekukoak nahiko zaharrak dira horrelako toponimo garden bat iluntzeko. Sarrera honetan beste hurbilketa bat proposatuko dugu, aldaketa batzuk behar dituena, Larriti PI + ola. Antroponimo hori lehenago aipatua izan da, *Larritizabal (toponimoaren sarreran. Lekuko oso gutxi heldu dira, baina toponimiara ere igaro zen. Bi aldaketa izango ziren, lehena, hasietako albokoaren galera beharbada disimilazioz, *Larritiola > *Arritiola, berdina gertatuko zen Opilluaga toponimoan. Bestea, io bokal bilkuraren desegitea, diptongorik ez sortzeko, *Arritiola > Arritola.
Beharbada aldaketak erraztuko ziren behin antroponimoa itzali ondoren, eta hori oso aspaldian gertatu zen, antroponimoaren lekuko urriek erakusten duten bezala. Horrela, toponimoa egonkorra izan da azken mendeetan, ustez bi elementu ohikoak zituelako, harri eta ola.