Errenteriako toponimoa zen Txabiel. Behin baino ez da agertu: Chaviel Posada (1831). Etxea zela badakigu eta oikonimoetan ohikoa da antroponimo bat aurkitzea. Baina ez dago *Txabiel bezalako pertsona izenik. Hala ere, blog honetan berriki aztertuak izan dira bi toponimo, Zabiel eta Zafiel, Zabiel antroponimotik sortutakoak. Beraz, *Txabiel ikusi eta nabarmena da tx- hasiera, hipokoristikoetan aldaketa arrunta, bestea litzateke atzizki hipokoristikoak, txikigarriak eranstea.
Beraz, izan omen zen *Txabiel hipokoristikoa, beste inon agertzen ez dena, oraingoz, eta toponimo honen bitartez ezaguna dena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario