Mutrikuko etxeen artean bada Zabiel jauregia izenekoa. Hemen lekuko zaharrik aurkezten ez badira ere, oikonimo honen badu homonimia perfektua antroponimo batekin, Zabiel izenarekin, hain zuzen. Lekukoak Erdi Arokoak dira, A. Irigoienek bere Pertsona izenak euskaraz liburuan hauek bildu zituen: "4.39. ÇAVIEL / ZAVIEL: don Çaviel, (1211, El gran Pr. Nav., dok. 141); don Çaviel de Eriçe, (1257, El gran Pr. Nav., dok. 373); don Zaviel de Salinas, (1231, El gran Pr. Nav., dok. 235)." Horietaz gain, badira beste ale batzuk Iratxeko agiri zaharretan eta beste zenbait testutan, gehienak nafarrak.
Jatorri ilunekoa da, ez du ematen euskal elementurik duenez, eta zerbait gaineratzekotan, ustezko jatorri biblikoa aipa liteke, kontuan izanik -el bukaera, nahiko ugaria testu biblioketan: Mikel, Samuel, Rafael...
Beraz, beste toponimo asko bezala, batez ere etxe izenetan, jabe zahar baten izenak iraun du toponimo baten bitartez, Mutrikuko toponimo honetan, oso erabilera urriko izena.
Eguneraketa (2018-06-05):
Zafiel toponimoari eskainitako sarreraren bukaera aldean Zabiel izenaren jatorriaz azalpena badago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario