Arnabal toponimoa hainbat leku izendatzeko erabilia da, Bizkaian eta Araban. Horrela, Arnabal da Barakaldoko tontor baten izena, eta baita ere Galdamesko mendi-hobia. Araban, aldiz, Arnabal da Aiarako erreka-zulo baten izena.
Nahiz eta, hasieran, ez dago argi toponimoaren analisia, egoera guztiz aldatzen da beste toponimo baten ezagutza izatean, Arnabar, hain zuzen.
Arnabar toponimoa Bizkaian eta Gipuzkoan ezaguna da. Sopela eta Getxoko herrietan badaude izen hori duten bi baserri. Muxikan, Arnabar izeneko basoa bada eta Gipuzkoako Oñati herrian baso baten izena bada.
Arnabar toponimotik hasi eta Arnabal toponimoan bukatzeko gauza bakar bat beharrezkoa da, dardarkarien disimilazio bat, r-r > r-l. Hori gertatu zen, adibidez Bizkaiko Algorta herri izenean, nahiz eta honetan disimilatu zena lehenengo dardakaria izan.
Esanahia, behin elementuak ezaguturik, erraza da, har- 'harri' + nabar, azken honek harriaren koloreari erreferentzia egingo lioke, ziurrenik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario