... Ezama, Echaboleta, Arraiechea, Illarraméndi garaicoa, Illarramendi erdicoa, Illarramendi azpicoa, Guisuaga, Ferrarategui, Iraneta...Nahiz eta egun, txabola hitza oso ezaguna eta zabaldua izan, etxabola hitza ere erabilia izan da, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, XIX. mendeko bigarren erdiko testuetan agertzen delako. Ziurrenik etxe + txabola izenen elkarketatik sortua da aldaera hau.
Etxaboleta toponimoaren azalpena hauxe litzateke, etxabola + -eta, alde horretatik zailtasunik batere ez.
Isastiren lekuko honi esker etxabola izenaren lehenengo lekukoa bi mende eta erdi inguru aurreratzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario