Arrasaten bada Bilinbalan izeneko iturburua. Arrasateko toponimia liburuan lekuko zaharrak ageri dira, XVII. mendetik hasita, 264. or.:
Toponimoak hainbat aldaera baditu ere, Bilinbalan nagusia da, eta hori da aztertzeko izena. Toponimoa ikusi eta nabarmena da onomatopeia eitea duela, eta Orotariko Euskal Hiztegian badu lekurik, bilin-bolan sarreran:
bilin-bolan.Hiztegiko lehenengo lekukoa 1885. urtekoa da, beraz, Arrasateko toponimoak ia 150 urte aurreratzen ditu hitz honen lehenengo agerpena.
bilin-balan (G-bet ap. A).
Dando tumbos.
Tiro ots utsaz ziran bildurrez menditi / Bilinbolan beeraño milla erbi jatsi, / Arri arteetan asko zauriz oso josi. AB AmaE 208.
bilin-balan (G-bet ap. A ).
"Las campanas tañendo" A.
Toponimoaren zergatikoa bilatuz gero, litekeena da iturriaren jarioaz izatea. Uraren jarioa ez zen egonkorra izango eta hortik jarri zioten izena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario