sábado, 21 de noviembre de 2020

Alarbin eta Alarmin toponimoak

 Alarbin toponimoa Bizkaiko Busturian dago, han baserria da eta bazter-auzoa.
XVIII. mendeko lekukoak badaude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:

Alarbin [N, TO]
Alarbin (la ferreria de), Axpe de Busturia, a.1796, FogVizcayaMs.
Alarbin_Uecoa (el molino de), Axpe de Busturia, a.1796, FogVizcayaMs.
Alarbin_de_Abajo (el molino de), Busturia, a.1745, FogVizcayaMs.
Alarbin_de_Arriba (el molino de), Busturia, a.1745, FogVizcayaMs.
Alarbin_Goicoa (el molino de), Axpe de Busturia, a.1796, FogVizcayaMs.
Toponimoaren banaketa egin eta bukaeran arbin izena bada:
arbin.
1. (V-ger-ple-arr-oroz- ap. A; Lar Sup , H) "Estrecho" Lar Sup. "Étroit" H. "Estrecho, delgado (Humb. Adit. á Mitrid)" A. v. 1 armin.
Illun ta otzak / beren biyotzak / laja ere bai arbin zorrotzak, / astun, laiotzak... Inzag EEs 1912, 212.
Hasierako zatia al- iluna da, baina ziurrenik toponimoak aldaketa bat jaso zuen idatzi baino lehen, agian dardarkari disimilazio bat, r-r > l-r, Algorta herri izenean bezala. Beraz, hasieran *Arrarbin izan liteke eta gero Alarbin bihurtu, disimilazioagatik. Eta Algorta izenean bezala, hasierako zatia har- 'harri' izango zen.
Alarmin toponimoa ere bizkaitarra da, Ereñoko tontor baten izena. Lekuko zaharrik ez, baina Alarbin izenarekin dagoen antzekotasuna aipagarria da. Aldaketa bat gertatu da, b-n > m-n asimilazioa, beraz, Alarbin > Alarmin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario