Bizkaiko Fika herriko toponimo honetaz lekuko bakarra dago, XVIII. mendearen erdialdekoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburutik hartua:
Aceloachu [N, TO]Azken zatia -txu atziki txikigarria izan liteke eta orduan *Azeloa geratuko zen azalbide bila. Beharbada aldaketa bat jaso zuen, paperean jarri baino lehen, disimilazio bat, atzeranzko bidea egin eta *Azelola berreskuratu genuke, ziurrenik azeri/Azeri + ola. Azeri animalia izena da baina Erdi Aroan antroponimo bat ere izan zen, Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan aipatzen den bezala:
Azeloachu (la caseria de), Fica, a.1745, FogVizcayaMs.
119. — azeari (azari, azeri) «zorro» y n. pr. (Aceari Umea Nav., 1167; jaun Aceari de Pampilona, 1152; patr. Aceariz): Azaldegui (cf. vize. axel-eme «zorra»), top. Azalegi, Zuberoa posiblemente Azarola (Azaola).Mitxelenak Azaola eta Azarola toponimoetan azeri/Azeri + ola egitura ikusten du, Azeloatxu toponimoan bezala. Nahiz eta toponimoak, azkenean, ezberdinak izan, bietan elementu berberak izango ziren baina asimilazioak edo disimilazioak ezberdintasunak sortuko zituzten, eta toponimoak aldatu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario