viernes, 13 de noviembre de 2020

Aldosilla toponimoa

 Aldosilla izeneko basoa dago Kanpezuko herrian, Araban.
Lekuko zaharrik ez dago, baina badago XX. mendearen bigarren erdialdeko bat, José Antonio González Salazar-en Cuadernos de toponimia 2 Montaña alavesa liburuko 71. or.:

123.— Aldosilla
Toponimoa iluna izan liteke, baina badago Nafarroako herri bat, oso izen antzekoa duena, Andosilla, Nafarroako hego-mendebaldean dagoen udalerria da, Lizarrerria eta Erriberan kokatutakoa. Ezberdintasun bakarra dago fonema bakar batean, Andosilla izenean /n/ dena, Aldosillan /l/ da. Jatorrizkoa Nafarroako toponimoa bada, aldaketaren kausa bilatu beharra dago, eta hori asimilazioa izan liteke, n-ll > l-ll: Andosilla > Aldosilla.

No hay comentarios:

Publicar un comentario