Beatarri Berastegiko bizkarra, hegia da. Lekuko zaharrik eskura ez badago ere, toponimoak ez luke oztopo handirik aurkeztu beharko, egitura nahiko argia duelako. Baina bada arazo txiki bat, toponimoak bi elementu lituzke, azkena harri ezaguna da, baina hasierakoa?
Beata izan liteke, baina aukera bada beato izateko. Orotariko Euskal Hiztegiko hitz hauen sarreran badago ezberdintasun nabarmena, beataren lekukoa beatorena baino askoz handiagoa da.
Badago beste azalbide bat, Beatus antroponimoa izan da, erromatar garaian eta baita Erdi Aroan ere, nahiz eta Euskal Herrian lekuko zuzenik ez izan. Baina utzitako lekukotza ez da oso handia eta jakinik euskal hitza ere badela, aukera handiagoak ditu beata zein beato izatea toponimo honen oinarria, eta, erabileraren irizpidea kontuan izanik, beata izan liteke egiantzekoena.
sábado, 14 de noviembre de 2020
Beatarri toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario