viernes, 6 de noviembre de 2020

Erregiasagasti toponimoa

 Arrasateko toponimoa, lekuko bakarra du, XV. mendekoa. Arrasateko toponimia liburuan badago lekuko hori, 224. or.:


 Toponimoak bi elementu lituzke, erregina eta sagasti. Biak hitz ezagunak eta egunerokoak. Nabarmentzekoa da sudurkaria agertzen ez dela, beharbada sudurkaria galdua zen baina sudurkaritasuna ez, ondoko bokalak sudurkari bihurtu zirelako, garai hartan inguru horretan gertatzen zen bezala.
Analisi etimologikoak ez du zailtasunik, baina toponimoaren zahartasuna aipagarria da, erregina agertzen delako. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, lehenengo lekukoa 1364. urtekoa da, Erreguia videa izeneko toponimoan. Hurrengoa, Etxepareren liburuan dago, Zeru eta lur ororen erregina dignia, 1545. urtekoa. Beraz, Arrasateko toponimoa bien artean jarri beharko litzateke, erregina izenaren bigarren lekukoa delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario