Zornotzako toponimo honek lekuko bakarra du, Chiriboqueta, 1909. urteko lekukoa. Beste lekukorik ez badago ere, toponimoaren analisia, ezustekorik gertatu ezean, ez da zaila, hitz zahar bat ezagutuz gero, txiriboga:
txiriboga.Hitz honek utzi duen lekukotza nahiko txikia da eta Txiriboketa toponimoaren lekukoa, horregatik, inportantea da hitz honen historian.
Etim. Para su posible origen en synagoga, v. SHLV I 108s.
(Aizk, H (<ch->), A), txiologa (A, que cita RS).
Mesón. "Mesón, taberna" A. Azkue, que cita a Labayru (Hist III 88), da para txiriboga la traducción errónea de "vino para enfermos".
Txiologako mirabeak gau txaburra ta egun luzeak. "La sirvienta del mesón" . RS 487. (según el ed. J. A. Lakarra, se trata de errata por txiriboga) Txiologa edo ostatu-etxe batean sartu da. Erkiag BatB 167. Txiologa apal batean topau dau beretzat abiatxua. Jan ta lo egiteko alogua. Ib. 169.
Toponimoan, beraz, txiriboga + -eta izango genuke. Aldaketa bakarra izenaren azken belareari dagokio, ziurrenik bokal asimilazioa gertatu da, g-t > k-t, edo beharbada toponimoa Chiribogueta idatzi nahiko zuten eta akats bat gertatuko zen, bi idazkerak oso antzekoak direlako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario