martes, 15 de diciembre de 2020

Belakasoro toponimoa

 Belakasoro Olaberriko aurkintza baten izena da, beraz, Gipuzkoako toponimoa da.
Lekuko zaharrik eskura ez badago ere, analisi bat proposa liteke, nahiz eta elementu baten lekukorik ez izan.
Toponimoak bi elementu lituzke, belaka- eta soro. Lehenengoa ezezaguna da, baina Belako antroponimoa bada eta, emakumezko aldaera izan liteke *Belaka.
Dena den, lekuko zaharrik ez dago eta *Belaka ustezko antroponimoa bizi omen zeneko garaia oso urrun izango litzateke, baita ere toponimoa sortuko zenetik. Mendeetako joanak aldaketak sortaraz zitzakeen eta, horregatik, hemen aurkeztutako etimologiaren ziurtasuna ez da handia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario