Arabako toponimo hau Galarreta eta Zalduondo herrien artean zegoen, behin azaltzen da XV. mendearen erdialdean, Documentación Municipal de la Cuadrilla de Salvatierra: municipios de Asparrena y Zalduondo (1332-1520) liburuan badago lekuko bakarra, 11. agirian, 1469. urtean:
... que del lugar llamado Ururcullua, donde las dos aguas se juntan, ençima del valle de Jaunlopeasteisarana, que dizen e declara asi la dicha sentencia como los dichos testigos, que pusyeron y estaua vn mojon en el lugar llamado Emadantegui, alla donde las aberturas de las ayas.Nahiz eta lekuko bakarra izan, toponimoa nahiko zaharra da eta dituen elementuak ezagunak dira, bi aldaketa txiki baino ez dira behar. Bi elementuz osaturik izango zen, demanda izena eta -tegi atzizkia.
Orotariko Euskal Hiztegian bildutako lekukoak gutxi dira:
1. (Lcc, Urt).Gertatutako lehenengo aldaketa da hasierako horzkaria galdu zela, beharbada demanda hitzaren beste horzkariaren eraginez galdua, disimilazioagatik. Blog honetan badago beste toponimo bat, demanda hitza duena eta aldaketa bera jasoa duena, Emandasoro toponimoa, hain zuzen.
Demanda.
2. (V-gip, G-azp). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg.
Disputa, discusión, jaleo.
Bigarren aldaketa /n/ sudurkariari dagokio, silabaz aldatu delako, bigarrenetik hirugarrenera, ziurrenik toponimoa osaturik zegoenean: Demanda + -tegi > *Demandategi > *Emandategi > Emadantegi. Gerta liteke toponimoaren oinarria demanda izan beharrean *emanda izatea, baino hitz honen beste lekukorik ez dago.
Toponimoaren izenaren arrazoia testu berean aurki daiteke, mugarri bat aipaten dute, lekua bi herriren artean zegoela eta askotan mugako lekuak auzi iturri izan dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario