Toponimo honen lekuko zaharrenak ia milurte bat bete du, 1025. urtekoa litzatekeelako, J. San Martinen Introducción a la toponomástica guipuzcoana lanean aipatua:
Pasándonos a las fuentes documentales, la relación más antigua de la toponimia guipuzcoana nos viene de aquella donación al monasterio de San Juan de la Peña, el año de 1025, por García Azenariz y su mujer doña Gaila de Olazábal con todas sus heredades. Éstas son denominadas: Gaharraga, Orerarrte, Aluiztorre, Lascurende, Amarte, Areiznabar, Arzagudun, Uerasibia...Hurrengo lekukoa, hau Tolosakoa da zalantzarik gabe, XV. mende hasierakoa da, Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuaren 16. agirian, 1409. urtean dago:
Fecha e otorgada fue esta carta de poder, delante la casa de Berasybia, que es en el término e jurisdiçión de la villa de Tolosa, de Guipúzcoa...Erdi Aroaren ondoren, XVII. mendeko lekukoak badira Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa izeneko liburuan, toponimo hau ere aipatu zuen, 1625. urte inguruan, Tolosako etxeen artean:
Verasivia azpicoaAzkenik, XX. mendearen bigarren erdiko lekukoak badira Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipuzcoa liburuan, Tolosako Aldaba Aundi ballaran kokatuak ziren bi baserri:
Verasivia garaicoa
BERAZIBI AUNDI (col.)Lekuko hauen ezberdintasun bakarra txistukaria da, beste lekuko guztietan <s> dena, hemen <z> da. Beharbada, nahasketa gertatu da beraza, belaze izenekin. Kontuan izanik beste lekukoen grafia <s> dela, hori ere gordeko dugu toponimoa izendatzeko.
BERAZIBI TXIKI (prop.)
Toponimoak, beraz, ia 1000 urteko lekukotza utzi du, eta lekukoetan ez dago ezberdintasun handirik. Berasibia izenak ez du zailtasun berezirik, Beraxa antroponimoa, ibi izena eta -a artikulua.
Aipagarria da antroponimo honetik sortutako toponimo ia guztietan <s> dagoela. Beharbada sabaikaria idazteko arazoak zeuden edo, bestela, *Berasa aldaera ere izan zen, toponimoen bitartez ezaguna dena.
No hay comentarios:
Publicar un comentario