Antzinako Bergarako etxe bat zen, lekuko bakarra dago, 1836. urtekoa, Fraiskozurikua bezala jasoa:
"[etxea] comunmente llaman de Fraiscozuricua, sita con sus heredades en la calle de Arruriaga abajo de esta dicha villa"Toponimoak lau elementu lituzke, azken biak atzizkiak, -ko eta -a, artikulua. Hasierako biak etxeari izena emango zion antroponimoa lirateke, Fraisko 'Frantzizko' eta zuri. Azken hau ez da ezezaguna, Andrazuri toponimoan andra + zuri izango genukeelako. Fraisko izenak aldaketa batzuk jasan ditu, hasiera Frantzisko izango zelako, batetik txistukari disimilazioa, bietatik bakarra geratu zelako, fenomeno ezaguna, esaterako, Antso euskal izena Santso-ren egokitzapena delako. Ondoren, bokal arteko sudurkaria galduko zen, Jaolatza toponimoan bezala, 1448. urtean Jaunsolaza zelako. Izen honetan ere txistukari disimilazioa gertatu zen. Bokal arteko sudurkari horren galera berantiarra litzateke, XV. mendeko Jaunsolaza lekukoa kontuan harturik eta horrek azalpena eskatzen du, mota horretako beste galera bat toponimian ezaguna da, Lemoa/Lemona bezalako leku izenetan gertatu dena, hain zuzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario