Aiastui toponimoa Oñatiko bi baserri izenetan dago: Aiastuibekoa eta Aiastuigoikoa.
XX. mendearen bigarren erdiko lekukoak badira Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipuzcoa liburuan, Olabarrieta auzokoak:
AYASTUY AZPIKOA (prop.)
AYASTUY GARAIKOA (prop.)
Lekuko zaharragorik eskura ez badago ere, egun dagoen bezala analiza daiteke, jakina, lekuko zaharragoren bat balego eta ezberdintasun nabariak erakutsiko balitu, hemen aurkeztuko den etimologia aldatu beharko litzateke.
Toponimoa oso antzekoa da blog honetan aztertutako Aiastia toponimoarekin, izan ere, bi toponimoen arteko ezberdintasuna atzizkian dago, batean -di dena, bestean -dui da. Bi atzizkiak jatorri berekoak dira: -doi > -dui eta -doi > -di. Horrela, bilakaera izango zen horrela: *aihar (aiher hitzaren sartaldeko aldaera ustezkoa) + -tza + -dui, eta ondoren hainbat aldaketa jasoko zituen, azalpen luzeago bat Aiastia toponimoaren sarreran. Ziurrenik lekua aldapatsua izango zen eta hortik etorriko zitzaion izena.
Eguneraketa (2023-11-28):
Sarrera honetan eman ziren lekukoak aski berriak ziren baina lekuko askoz zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko batzuk XVI. mendearen erdialdetik hasten dira, 1557. urtetik, hain zuen:
No hay comentarios:
Publicar un comentario