Toponimo honetaz lekuko bakarra dago, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan agertua:
BELASCOPERRAYA, 1735, labrantío de Junguitu.Nahiz eta lekuko bakarra izan, nahiko zaharra da. Bi elementu ditu, Belasko antroponimoa eta perra izenaren aldaera bat, perrai(a). Ziurrenik azken hau arkaismoa da, hitza mailegatua da eta perrai(a) aldaera hurbilago dago latineko hitzetik. Hitz honetaz informazio gehiago Otxandaperra toponimoaren sarreran.
Gorago adierazi bezala, antroponimoa Belasko litzateke, baina bada aukera Berasko izateko eta ondoren r-rr > l-rr bilakaera gerta zitekeen. Dena den, Belasko ere euskal lurraldean ezaguna eta erabilia izan da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario