Beratxategi izeneko etxea izan zen Mundakan. Toponimoa hiru lekukoren bitartez ezaguna da, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan jasoak:
Berachategui [N, TO]Toponimoaren lekuko guztiak urte berekoak dira eta horrek ziurtasuna kentzen die, akats bera hiru aldiz errepika zitekeelako, eskribau bera izan bada testuaren egilea. Dena den, horretarako aukera gutxi daude eta toponimoa dagoen bezala, etimologia emateko aukera dago.
Berachategui (la casa de), Mundaca, a.1641, FogVizcayaMs.
Berachategui (otra casa de), Mundaca, a.1641, FogVizcayaMs.
Berachategui_de_Yuso (la casa de), Mundaca, a.1641, FogVizcayaMs.
Toponimoak bi elementu lituzke, *Beratxa- eta -tegi atzizki ezaguna. Baina hasierakoa iluna da, nahiz eta Erdi Aroko antroponimo batekin duen antzekotasuna nabarmena izan. Beraxa izena ez da oso antroponimo ezabilia izan, baina lekuko toponimikoak badira, antroponimo beraren lekukoak baino gehiago. Toponimoa dagoen bezala, *Beratxa izan daiteke Beraxa-ren hipokoristikoa, eratorri toponimikoetan normalean ez dago antroponimoaren sabaikaririk, <s> txistukaria da toponimoetan erabilitako grafia.
Beraz, gerta liteke Beraxa > *Beratxa bilakaera izatea, eta hipokoristiko horren lekuko bakarra Beratxategi toponimoa litzateke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario