Mostrando entradas con la etiqueta Beraxa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Beraxa. Mostrar todas las entradas

viernes, 9 de abril de 2021

Beatxurtu toponimoa

 Beatxurtu Bergarako baserria da. Toponimo honi buruko informazio ugaria Bergarako baserriak - Caseríos de Bergara web-gunean dago, Beatxurtu - Berasiartu baserriari buruzko orrian. Lekuko zaharrenak XIV. mendearen bukaerakoak dira, Lope Lopes de Verasiartu et Iohan Yvanes su yerno eta Garcia lopes de Verasiartu et Garcia Sanches su yerno (1391). Hurrengo mendeetan izenak ez du aldaketarik erakutsi, ortografia kontuetan izan ezik, inoiz Beresiartu agertzen bada ere. Gero, aldaketa larriak badira, Biachurtu (1808), Vichurtu (1838). XIX. mendean Beatxurtu nagusitzen da, eta aldaera hori egun ofiziala da.
Toponimoa analizatzeko orduan lekuko zaharrenak dira kontuan hartzeko ziurrenak, hau da, Berasiartu. Toponimoak bi elementu lituzke, Beraxa antroponimoa eta ihartu partizipioa. Toponimoan Berasa aldaera dago, antroponimo honen eratorri toponimikoetan gertatzen den bezala, hala nola, Beretxaga toponimoan.
Mitxelenak toponimo honen etimologia eman zuen bere Apellidos vascos liburuan:

151. —beratz vizc. «herbal» (de berar «hierba»; cf. guip. belaze «id», de bel(h)ar): Beraza, Berazadi, Berazaluce (Berasaluce). También Beraciartu (Beracierto, Berasiartu), Var. del último es Bereciartu, Beraciartua (Beresiartua), donde creo que hay que ver beratz (con asimilación, como en Bereceibar) y no beresi «jaro», que es probablemente el participo ber(h)ezi, ber(h)exi «separado» «acotado.
Toponimoaren oinarriko txistukaria beti <s> batekin agertzen da, XIV. mendetik hona eta horrek ziurtasun ematen du, beratz, belaze izenetako txistukaria ezberdina delako.

viernes, 26 de marzo de 2021

Berasibia toponimoa

 Toponimo honen lekuko zaharrenak ia milurte bat bete du, 1025. urtekoa litzatekeelako, J. San Martinen Introducción a la toponomástica guipuzcoana lanean aipatua:

Pasándonos a las fuentes documentales, la relación más antigua de la toponimia guipuzcoana nos viene de aquella donación al monasterio de San Juan de la Peña, el año de 1025, por García Azenariz y su mujer doña Gaila de Olazábal con todas sus heredades. Éstas son denominadas: Gaharraga, Orerarrte, Aluiztorre, Lascurende, Amarte, Areiznabar, Arzagudun, Uerasibia...
Hurrengo lekukoa, hau Tolosakoa da zalantzarik gabe, XV. mende hasierakoa da, Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuaren 16. agirian, 1409. urtean dago:
Fecha e otorgada fue esta carta de poder, delante la casa de Berasybia, que es en el término e jurisdiçión de la villa de Tolosa, de Guipúzcoa...
Erdi Aroaren ondoren, XVII. mendeko lekukoak badira Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa izeneko liburuan, toponimo hau ere aipatu zuen, 1625. urte inguruan, Tolosako etxeen artean:
Verasivia azpicoa
Verasivia garaicoa
Azkenik, XX. mendearen bigarren erdiko lekukoak badira Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipuzcoa liburuan, Tolosako Aldaba Aundi ballaran kokatuak ziren bi baserri:
BERAZIBI AUNDI (col.)
BERAZIBI TXIKI (prop.)
Lekuko hauen ezberdintasun bakarra txistukaria da, beste lekuko guztietan <s> dena, hemen <z> da. Beharbada, nahasketa gertatu da beraza, belaze izenekin. Kontuan izanik beste lekukoen grafia <s> dela, hori ere gordeko dugu toponimoa izendatzeko.
Toponimoak, beraz, ia 1000 urteko lekukotza utzi du, eta lekukoetan ez dago ezberdintasun handirik. Berasibia izenak ez du zailtasun berezirik, Beraxa antroponimoa, ibi izena eta -a artikulua.
Aipagarria da antroponimo honetik sortutako toponimo ia guztietan <s> dagoela. Beharbada sabaikaria idazteko arazoak zeuden edo, bestela, *Berasa aldaera ere izan zen, toponimoen bitartez ezaguna dena.

sábado, 20 de marzo de 2021

Beratxategi toponimoa

 Beratxategi izeneko etxea izan zen Mundakan. Toponimoa hiru lekukoren bitartez ezaguna da, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan jasoak:

Berachategui [N, TO]
Berachategui (la casa de), Mundaca, a.1641, FogVizcayaMs.
Berachategui (otra casa de), Mundaca, a.1641, FogVizcayaMs.
Berachategui_de_Yuso (la casa de), Mundaca, a.1641, FogVizcayaMs.
Toponimoaren lekuko guztiak urte berekoak dira eta horrek ziurtasuna kentzen die, akats bera hiru aldiz errepika zitekeelako, eskribau bera izan bada testuaren egilea. Dena den, horretarako aukera gutxi daude eta toponimoa dagoen bezala, etimologia emateko aukera dago.
Toponimoak bi elementu lituzke, *Beratxa- eta -tegi atzizki ezaguna. Baina hasierakoa iluna da, nahiz eta Erdi Aroko antroponimo batekin duen antzekotasuna nabarmena izan. Beraxa izena ez da oso antroponimo ezabilia izan, baina lekuko toponimikoak badira, antroponimo beraren lekukoak baino gehiago. Toponimoa dagoen bezala, *Beratxa izan daiteke Beraxa-ren hipokoristikoa, eratorri toponimikoetan normalean ez dago antroponimoaren sabaikaririk, <s> txistukaria da toponimoetan erabilitako grafia.
Beraz, gerta liteke Beraxa > *Beratxa bilakaera izatea, eta hipokoristiko horren lekuko bakarra Beratxategi toponimoa litzateke.

sábado, 13 de marzo de 2021

Berasarte toponimoa

 Erdi aroko toponimo hau Arabako agiri zaharrak biltzen duen liburu batean dago, Documentación de la cuadrilla de Campezo: Arraia Maeztu, Bernedo, Campezo, Lagran y Valle de Arana (1256-1515), 24. agirian, 1505. urtean: el bachiller de Berasarte, vezino de la villa de Segura.
Lekukoa Segura herrikoa litzateke eta, beraz, Gipuzkoako toponimoa izango zen, ziurrenik. Nahiz eta lekuko bakarra izan, analisia egiteko aukera bada, bi elementuz osaturik izango zen, Beraxa antroponimoa eta arte hitza. Blog honetan badira beste bi toponimo, PI + arte egitura omen dutenak, Amunartia eta Galindarte toponimoak. Arte zuhaitz izena izan liteke, baina, beharbada bi lekuren arteko guneaz ari da arte toponimo hauetan.
Antroponimoa Beraxa bazen ere, lekuko toponimikoetan ohikoagoa da Berasa aldaera, beharbada sabaikaritu gabeko aldaera da.

martes, 9 de marzo de 2021

Berasarrate toponimoa

 Arabako toponimo hori Barrundian dago, Larrintzarretik hurbil. Arabadoc webgunearen arabera, Berasarrate toponimoaren lekuko zaharrenak XIX. mende erdialdekoak dira, 1865. urtekoa da zaharrena. Badira 1877. eta 1880. urteetako lekukoak ere, hiruren artean ez dago ezberdintasunik.
Toponimoak bi elementu lituzke, Beraxa antroponimoa eta harrate izena, mendi arteko igarobidea. Testuetan gutxi erabilia izan da baina toponimian nahiko zabaldua izan zen.
Beraxa antroponimoak ez du lekuko antroponimiko askorik, baina toponimian utzitako aztarrenak erakusten du izena erabilia izan zela Erdi aroko agirietan agertzen dena baino askoz gehiago.

sábado, 6 de marzo de 2021

Berasagasti toponimoa

 Toponimo honetaz lekuko bakarra dago, Erdi Arokoa. Ziurrenik Zegama ingurukoa zen, beraz, Gipuzkoako leku izena izango zen.
Documentación Medieval del Archivo Municipal de Segura. Tomo III (1450-1521) liburuan dago aipatutako lekuko bakar hori, 231. agirian, 1470. urtean, Joan de Berasagasti.
Toponimoaren banaketa egin eta Beraxa antroponimoa eta sagasti izena antzemango genituzke. Bi elementuak batzerakoan haplologia gertatu zen, hau da, bi silaba berdinak edo oso antzekoak direnean batzen dira, bat bakarra geratuz: Beraxa + sagasti > *Beraxasagasti > Berasagasti.
Beraxa antroponimoa euskal jatorrikoa da, Erdi Aroan bizi zena eta hainbat lekuko utzitakoa, antroponimiko zein toponimiko. Azken multzokoa litzateke Berasagasti, blog honetan aztertutako Jaunberasa, Jaunberaskorta eta Beretxaga toponimoak bezala. Lehenengo bien sarreran antroponimoaren informazio gehiago badago, Mitxelenaren eskutik.

viernes, 26 de febrero de 2021

Beretxaga toponimoa

 Beretxaga Ugaoko baserria da.
Lekuko zaharrak badira, batzuk Erdi Arokoak, baina izena nahiko aldaturik dago.
Colección Documental del Archivo Histórico Municipal de Bilbao (1300-1473) liburuan bi lekuko daude, lehenengoa 36. agirian, 1385. urteko Martin habad de Beraxarichaga, Arrigorriagako monasteriokoa. Azkena, 40. agirian, 1389. urtean, Garçi Ortiz de Berasarechaga.
XVIII. mendeko lekuko ugari daude, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan bilduak:

Berasachaga [N, TO]
Berasachaga (la casa en) [Arrigorriaga (la casas abecindadas a)], Miraballes, a.1704,
FogVizcayaMs.
Berasachaga (uarrio de), Arrigorriaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Uerasaychaga (barrio de), Arrigorriaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Verasachaga (la caseria de) [Verasachaga (varrio de)], Arrigorriaga, a.1745, FogVizcayaMs. -/Miraballes, a.1745, FogVizcayaMs.
Verasachaga (varrio de), Arrigorriaga, a.1745, FogVizcayaMs. -/Miraballes, a.1745, FogVizcayaMs.

Beracha [N, TO]
Beracha (la casa de), Arrigorriaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Beracha (la casa en el paraje de), Arrigorriaga, a.1798, FogVizcayaMs.
Beracha (uarrio de), Arrigorriaga, a.1796, FogVizcayaMs.

Berecha [N, TO]
Verecha (la caseria de) [Verasachaga (varrio de)], Arrigorriaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Beretxaga egungo aldaera normalizatua da, baina badaude beste aldaera batzuk: Beraxaritxaga, Berasaretxaga, Berasatxaga, Beratxa eta Beretxa. Erdi Arokoetatik kanpo, guztietan laburketak izan dira, batean -re- silaba galdu da, ziurrenik lehenago dardarkaria eta ondoren bokala. Beratxa aldaeran ere silaba bat galdu da, azkena, lehenik bokalarteko /g/ galdu eta gero, bi bokal berdinak batuko ziren. Beretxa izenenan e-a > e-e bokal asimilazioa izango zen. Jatorrizkoa aurkitzeko, Erdi Aroko aldaerak funtsezkoak dira, hauetan toponimoaren elementuak erraz ikusten direlako, Beraxa antroponimoa, (h)aretx 'haritz' izena eta -aga atzizkia. Antroponimo bera Jaunberasa eta Jaunberaskorta toponimoetan dago eta sarrera horretan informazio gehiago dago, Mitxelenaren eskutik.
Toponimoa Erdi Aroan sortuko zen eta horrexagatik garai hartako lekukoak jatorrizko toponimotik hurbilen daude. Gero, mendeak igaro eta toponimoa laburtzen hasi zen, izenaren luzeak lagundua.

viernes, 6 de noviembre de 2020

Jaunberasa eta Jaunberaskorta toponimoak

 Bi toponimo hauek Bizkaikoak dira, iturri bakarrean aurkituak. Colección Documental del Archivo Municipal de la villa de Lequeitio. Pleito sobre el monte Otoyo izenburuko liburuan badira toponimo hauen lekuko batzuk, Erdi Arokoak, 1518-1519 urteetakoak.
Lehenik Jaunberasa-ren lekukoak, 41. or.:

...que los dichos vesinos de las confradyas de Cortaçar e Larrynaga non tenian terminos algunos suyos propios syn parte de la dicha villa e anteyglesias dende la tejeria de Joanche de Vriarte, que es en Oguilla, fasta arriba los setos de pared llamados Ormaesyaqui, eçeto los plantyos e tenençias que tenian apegados a sus heredades; eçeto que tenian vn monte llamado el sel de Javnberasa, que es vn poco de termino, que lo abyan tenido goardado por tienpo...
50. orrialdean:
A la quinta pregunta dixo que lo que sabe desta pregunta es que habya oydo desir de Juan Ochoa de Beytia, su padre, que Dyos aya, e de otros honbres byejos e ançianos de la confradya de Gardata e de Yspaster, e de vesinos de la dicha villa que estan abesindados en la villa hydos de la dicha anteyglesia de Yspaster e de las otras anteyglesias, que los dichos vesinos de las dichas dos confradyas de Cortaçar e Larrynaga tyenen vn sel suyo propio en el dicho termino de Otoyo llamado el sel de Javnberasa, e que todo lo resto de los dichos terminos de Otoyo...
Eta azkenik Jaunberaskorta toponimoarenak, 76. or.:
... e que oyo desir a Martin de Arana, su padre, que hera honbre de dyas, que los vesinos de las dichas confradyas de Cortaçar e Larrynaga tenian suyo propio vn monte e termino que se llamaba Javnberascortea en el dicho termino de Otoyo, e que todo lo otro de fuera del dicho monte e sel de Javnberascortea hera exido comun de la dicha villa e anteyglesias;
95. orrialdean:
... yr al dicho monte de Otoyo y entrar mas adentro de lo que ellos les bedaban, e ende solian hazer la leynna en el dicho monte, ençima del monte llamado Javnberascorta, e que quoando las tomaban en aquel termino que les bedaban las solian prendar los de las dichas confradyas...
97. orrialdean:
... commo de cosa comun e conçegil, eçeto que en vn monte e enzinal cresçido que esta debaxo de la esquina e penna de Nabaryola, faz a Oguilla, e por nonbre llamado por su nonbre Javnberascorta, en aquel termino les solian bedar Fernando de Cortaçar e Juan de Vriarte e Juan Peres de Arana...
Eta, azkenik, 98. orrialdean:
... por la admistad que tenia con su padre, le ayudo a hazer la carga de leyna e le enbyo syn prendarle e darle mas afruenta; e que en lo demas del dicho termino e monte de Javnberascorta, en todo el dicho Otoyo,
[...]
la sesta pregunta dyxo que ha oydo desir por fama publica que los dichos vesinos de las dichas confradyas de Cortaçar e Larrynaga tyenen tomado allende del dicho termino e monte de Javnberascorta mucha parte del dicho termino, e que todo ello es contra la boluntad de la dicha villa...
Bi toponimoak bat izan litezke, jakinik bigarrenaren korta lehenengoaren erdarazko sel sinonimotzat har daitezkeela. Ezin jakin, dauden lekukoekin, Jaunberasa hori gizon baten aipua zela edo toponimo batena, zalantzarako lekua utziz.
Jaunberaskorta izenak bi zati lituzke, lehenago aipatutako Jaunberas(a) eta korta. Badago lekuko bat, Jaunberaskortea izena duena. Dirudienez, toponimoari artikulua eransterakoan dismilazio auromatikoa gertatu da: Jaunberaskorta + -a > Jaunberaskortea.
Geratzen da lehenego toponimoa, Jaunberasa. Bi elementuz osatutako izena litzateke, jaun eta Beraxa, azken hau beratz, beratx hitzekin lotua. Ez dago *Jaunberaxa antroponimoaren lekukorik, toponimo hau izan ezik. Beraxa izena Erdi Aroan ezaguna izan zen, Mitxelenak bere Apellidos vascos liburuan adierazten duen bezala:
150. —Beraxa n. pr.: Berasategui, Berastegui; cf. top. Barasoain, Berasain, Beasain (J. Caro Baroja, Mat., 69-70 y 163-164). Arigita, Historia de la imagen y santuario de San Miguel de Excelsis, Pamplona 1904, p. 203, recoge la mención de duos collaços in uilla qui dicitur Berastegui, uidelicet cuius nomen est Beraxa et altero Orti Munioç, que remite inconfundiblemente a beratz, beratx, derivado de bera «blando».
Beraz Beraxa antroponimoaren lekukoez gain badira bere bi lekuko toponimiko gehitzeko, Jaunberasa eta Jaunberaskorta toponimoak.