Egun, Bidakurutzeta izena Gipuzkoako bi herritan dago, Zumarragan bidegurutzea da eta Seguran, etxe bat. Baina Bergarako toponimoa ere izan zen, Erdi Aroan. Colección Documental del Archivo Municipal de Bergara II. Fondo Municipal: Subfondo Histórico (1355-1520) liburuan dago eskuratu den lekuko bakarra, 100. agirian, 1518. urtekoan:
E despues de lo susodicho, en la dicha villa de Vergara, en la calle de Vidacuruçeta d’ella...Toponimoaren analisiak ez du zailtasunik, hasieran bidegurutze izen elkartua dago eta ondoren -eta atzizkia. Lekuko honek oso aurreratuko luke bidegurutzeren hasierako data, Orotariko Euskal Hiztegian dagoen lehenengoa XIX. mende hasierakoa delako:
Botatzen badira bidagurutzean ollo beltzaren lumak. Mg in BOEg 2445.Beraz, hiru mende inguru aurreratu litzateke hitz honen lekukotza.
No hay comentarios:
Publicar un comentario