Arabako Dulantzi herriko toponimo honetaz lekuko bakarra dago, Erdi Arokoa, Documentación Medieval de la Cuadrilla de Salvatierra: Municipios de Alegría-Dulantzi, Barrundia, Elburgo-Burgelu e Iruraiz-Gauna liburuan aurkitua A10 izeneko agirian, 1408. urtekoan:
E, otrosi, de la fuente de Atilana a Lope Aranburarra, (y dende a la ermita de San) Felisys, e dende por sobre la pieça que es de Martin Sanchez de Ygoroin, e dende que deçendan a Ruymendi, e de Ruymendi que bengan (al camino viejo, y del) camino viejo que deçendan al rio mayor de Henayo...Toponimoak hiru elementu lituzke, Lope antroponimoa, eta ondoren haran eta burar 'bular'. Orotariko Euskal Hiztegiaren bular izenaren lehenengo lekukoa Leizarraga da, 1571. urtekoa:
Bere bulharrari zeraunsón, zioela, Iauna, amatiga akit, othoi niri bekhatoreoni. Lç Lc 18, 13Hori kontuan harturik, toponimo honen burar aldaerak 163 urte aurreratuko lituzke hitzaren agerpena. Gainera, burar aldaera oso bakana da euskal testuetan. Blog honetan behin agertu da bular hitza, buar aldaerarekin, Otxoamendiko buarra toponimoan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario