Galdakaoko baserrien artean Bartolotxuena izenekoa dago.
Relación toponímica general de Galdácano izenburuko lanean XX. mendeko lekuko batzuk daude, eta toponimo eratorri batzuk, baita Bartolotxulanda izeneko mendia:
Bartolochuena: Heredad de Gumucio.Bartolotxuena zein Bartolotxulanda toponimoetako oinarria *Bartolotxu antroponimoa da, hau hipokoristikoa da, Bartolo antroponimoan oinarritua, *Bartolotxo antroponimoa bezala, Bartolotxonea toponimoaren oinarria, baina azken honetako atzizkia -txo den bezala, *Bartolotxu izenaren atzizkia -txu da. Hipokoristiko hauek ez daude, baina P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan bada egitura bera duen antroponimo bat, 221. or.:
Bartolochuenalde: Monte, zona de Gumucio.
Bartolochuenalde-Chiquerra: Monte, zona de Gumucio.
Bartolochulanda: 1944, monte, zona de Erleches.
Bartolochulanda-Chiquerra: 1944, monte de Erleches.
Matrolotxu (Martolo, Matrolo ‘Bartolo’): Matrolochu (Unamunok darabil, Knörr, 2002: 615).Hipokoristiko honetan aldaketa batzuk gertatu dira, batetik, hasierako kontsonantea aldatu da, horrelakoa da marka 'barka' hitza. Gainera, metatesia gertatu da, dardarkaria lekuz aldatu delako.
Bartolotxuena toponimoari esker *Bartolotxu antroponimo hipokoristikoa agertu da, *Bartolotxo izenaren oso antzekoa eta Matrolotxu izenaren ia berdina.
No hay comentarios:
Publicar un comentario