Semekola da Laudioko bizkarra, hegia. Lekuko zaharrik ez dago, baina izena, ezerk aldatu ez badu, nahiko gardena da. Bi elementuz osaturik izango zen, Semeko antroponimo hipokoristikoa eta ola izen arrunta.
Semeko oso antroponimo zaharra da, Akitaniako idazkunetan bere aurrekaria izan zitekeena, Sembecco, agertzen delako. Erdi Aroko lekuko bat ere badago P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuko 155. or.:
Semeko (Seme): Semeco (Zibitze, 1350-53, CPBN, 45. or.). Cf. Akitaniako Sembecconi (Gorr., 1984: 255), zein Lizopen arabera (1931: 110) euskarako seme-rekin erlazionatu behar baita. Elizondon Semecorena etxea zegoen 1727an.Semekoren oinarrian seme izango zen eta ondoren -ko atzizkia, kasu honetan hipokoristiko funtzioa duena.
Laudioko Semekola toponimoan Semeko badago, oso aspaldiko antroponimoa genuke euskeraren sartaldeko eremu horretan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario