Arriagana bi aldiz agertzen da Arabako toponimian. Datuen iturria Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburukoa da:
ARRIAGANA, término de Betoño. Id. de Amárita.Betoño eta Amarita dira Gasteiztik oso hurbil dauden bi herri, eta elkarren artean hurbil daude, baina litekeena da bi toponimo izatea. Hala ere, horrek etimologiarako ez du garrantzirik.
Toponimoak bi elementu lituzke, bata Arriaga toponimoa bera eta bestea gan 'gain', artikulua zenbatu gabe. Horrela azaldurik geratuko litzateke tarteko /a/ hori, harri + gan + -a izateko aukera deusezten duena.
Bi elementuak batzerakoan haplologia izeneko fenomeno fonetikoa gertatu da, bi silaba berdinak edo oso antzekoak elkarren ondoan jartzen direnean, batzen dira, bat bakarra geratuz. Beraz, Arriaga + gan + -a > *Arriagagana > Arriagana.
Aipatutako fenomeno ez da ezohikoa, blog honetan bada beste bat Ametzagaña toponimoa, hain zuzen. Horretan ere, haplologia gertatu zen, eta horren aztarren bakarra lekuz kanpoko tarteko /a/ hori litzateke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario