Albiturko herriko baserri honek bi izen ditu, iturriaren arabera. horrela, Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofizialaren arabera, Nekolalde da. Baina 1:5000 web - Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunearen arabera, Nekoralde izena izango zuen.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
NEKORALDE (prop.)Lekuko zaharragorik ez dago eskura, baina dauden lekukoekin etimologia eman daiteke. Toponimoak hiru elementu lituzke, Eneko PI, ola izena eta alde postposizioa. Jatorrian, beraz, *Enekolalde izan zitekeen, baina lehenengo bokala galduko zuen Nekolalde bihurtuz. Azken urratsa albokoen disimilazioa izango zen, l-l > r-l gertatuz. Fenomeno antzekoa, baina dardarkariekin, Altamugarri-Artamugarri toponimoan dago, jatorrian Artamugarri zena Altamugarri bihurtu zen, r-r > l-r disimilazioaren eraginez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario