miércoles, 27 de julio de 2022

Mayora toponimoa

Mayora da Arabako toponimo bat, Urizaharra herrikoa, erdaraz Peñacerrada, aurkintza bat eta tontor bat izendatzeko.
XX. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:

MAYORA, término en Sierra Cantabria.
Toponimoan antroponimo huts bat genuke, Maiora, emakumezkoa. Maioregi toponimoaren sarreran Maioraren Erdi Aroko lekuko batzuk daude, nafarrak.

Gomiztegi toponimoa

Gomiztegi toponimoaren lekukoak daude Gipuzkoako bi herritan, Donostian eta Oñatin.
Donostian Gomiztegi izeneko baserria dago, baina auzo bat ere bada, eta baita biribilgunea ere.
Toponimoaren lekuko zaharrak daude Donostiako toponimia izeneko lanean:
Gomistegui (1761, D.C.H.G, 227, 230 orr.), Gomistegui (1805, D.C.H.G, 230, 236 orr.), Gomistegui (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Gomistegui (1844, casa, D.U.A.-C-5-I-1691-1), Gomistegui (24) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1).

Gomistegui-Martinmuno (1939, paraje, A.I., 34 orr.), Gomistegui-Martinmuno (1939, Regata, A.I., 34 orr.).

GOMIZTEGI: Gomistegi (1989, D.U.T.B.).64-6-4, M. J-2.

GOMIZTEGI: Gomiztegui (1864, Casa de labor, N.P.G., 38 orr.); Gomiztegi (1989, D.U.T.B.).64-6-4, m. J-2.
Hauetaz gain, badago lekuko zaharrago bat, Lope de Isastiren Compendio de la historia de Guipuzcoa izeneko liburuan Donostiako etxeen artean Gomiztegui izeneko bat aipatua da, liburua 1625. urte ingurukoa da.
Oñartiko toponimoa baserria ere da, baita harrobi bat ere. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
GOMISTEGI (prop.) Uribarri garaikoa (Aranzazu) auzoa, Oñati
Bi toponimoetan izena jasotzen lehenak baserriak izango ziren eta hortik hedatuko zen toponimoa.
Toponimoek bi elementu dituzte, bukaerakoa -tegi atzizkia da eta hasierako Gomitz antroponimoa. Toponimo paraleloa Gomeztegi da, baina honetan Gomez aldaera dago. Antroponimo honen aldaerekin beste bikote bat dago, Gomezena eta Gomizenea toponimoak. Aipagarria da lehenengoa Bizkaikoa dela eta bestea Gipuzkoakoa. Gomeztegi eta Gomiztegi toponimoekin antzekoa gertatzen da, azken hauetan badago Gomeztegi bat Gipuzkoakoa, baina lekuko zaharrenak zalantzarako lekua uzten du.
Antroponimo honetaz informazio gehiago Komistain toponimoaren sarreran.

miércoles, 20 de julio de 2022

Kirua eta Kirueta toponimoak

 Kirua da Bizkaiko Etxebarriko basoa eta tontorra. Lekuko zaharrik ez da eskuratu, baina toponimoak aldaketa ezezagunik jaso ez badu, egitura argia izango zuen, kiru hitza delako.
Kirueta da Bizkaian eta Gipuzkoan dagoen toponimoa. Bizkaiko Markina-Xemeinen basoa da, Gipuzkoako Soraluzen baserria eta erreka da eta Bergaran, lepoa eta iturburua.
Soraluzeko baserrirako, bada XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

KIRUETA (prop.), Ezozia ballara
Toponimoen oinarrian kiru izena dago, zuhaixka bat izendatzeko:
kiru.
(V-m-gip, G-azp), kiro (V-gip; A Apend). Ref.: A; Garate Cont RIEV 1933, 99; Iz UrrAnz, ArOñ; Elexp Berg.
"Cierta retama cuyas ramas son buenos combustibles" A. "Planta parecida a la retama" A Apend. "Kiro, un arbusto inútil, en Elgóibar" Garate Cont RIEV 1933, 99. "La retama" Iz UrrAnz. "Kiruak udaberrixan loria ori-orixa etaratzen dau" Elexp Berg.
KIRU-LUR. "Lo que llamamos kiru lurra es una tierra que produce de suyo la planta que conocemos de kiruba" Ensayo 27.
Kirua toponimoan, aldaketarik gertatu ez bada, kiru izena eta artikuluaren elkarketa da eta Kirueta, -eta atzizkia dago.

Joangoerreka toponimoa

Joangoerreka da Deba ibaiaren erreka bat. Lekuko zaharrik ez dago baina izenean aldaketa ezezagunik gertatu ez bada, etimologia egokia jaso dezake.
Toponimoak bi elementu lituzke, bukaerako erreka izen arrunta eta hasierakoa, Joango hipokoristikoa Joan antroponimotik sortua eta bukaeran, ezaugarri txikigarria emateko, -ko atzizkia, sudurkari ondoan egoteagatik ahostundu dena: -n + -ko > -ngo.
Antroponimo honetaz P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan lekuko zaharrak daude, Erdi Arokoak, 118. or.:

Beraz, Joango hipokoristikoaren lekuko ugarien artean beste bat gehitzekoa litzateke, kasu honetan toponimikoa.

lunes, 11 de julio de 2022

Metal hitza duten toponimoak

 Metal hasiera duten toponimo batzuk daude Euskal Autonomi Erkidegoan, horrela, Metal iturria, Asparrenako iturria da, Metala, Ereñoko iturria eta erreka eta, azkenik, Metalaga errekatxoa, Bergarako erreka.
Toponimo hauek, uste izan zitekeenaren aurka, ez dute loturarik mehatzeekin, edo burdinolekin. Toponimo hauetan guztietan ura dago, izan ere, metal hitzaren adieren artean urarekikoa nabarmena da:

[...]
3. "(Vc, G), mineral, hablando de aguas. Ur metala, el agua mineral. Algunos, tal vez los más, dicen metalura" A. v. infra METAL-UR.
Beste iru [iturri] ba-dira [...]: Iturribarrikoa, len ur metala; San Juan Txurru ta San Pedro Txurru. Etxabu Kontu 209.
[...]
METAL-UR (V-gip ap. Elexp Berg). Agua ferruginosa. "Existen otras fuentes consideradas como medicinales. Metal-urak, aguas minerales, es el nombre vasco" Satr CEEN 1969, 97. "Kanpazarko itturriko metalura eran dot" Elexp Berg. v. BURDIN-UR.
Metal ura da onena. Ur Dial 85 (It burnia daukan ura). Porru ta gaztañakaz metalura edanda. AB AmaE 238.
Beraz, toponimo hauen izenaren arrazoia argia da, ur hauen ezaugarri nabarmenena nahikoa izan zen aipatutako toponimoak sortzeko.

viernes, 8 de julio de 2022

Gomizenea toponimoa

 Gomizenea hitza duten hiru baserri daude Irunen. Bata Gomizenea behea da, beste bat Gomizenea txiki eta azkena, Gomizenea goia.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekukoak daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

GOMIZENEA (col.) Bidasoa etxadia, Irun
GOMIZENEA BEA (col.) Bidasoa etxadia, Irun
GOMIZENEA GOYA (col.) Bidasoa etxadia, Irun
Toponimoaren oinarrian Gomitz antroponimoa dago, ondoren -(r)en + -a, ohikoak etxe izenetan. Oso toponimo antzekoa Gomezena da, baina honetan Gomez aldaera dago, beharbada erdararen eraginez. Antroponimo honetaz informazio gehiago Komistain toponimoaren sarreran.