Gomezena toponimoa Bizkaian dago. Etxebarriko herrian baserri bat da, eta badira bi toponimo eratorri, Gomezeneko basoak eta Gomezeneko trokea, erreka-zuloa dena eta troka izena duena, Bizkaian nahiko hedatua. Gainera, Gernika-Lumon badago Gomezenak izeneko etxea, egun desagertua dena.
Toponimoak ez du zailtasun berezirik, Gomez antroponimoa genuke eta jabetza adierazteko -(r)en eta artikulua. Gomez deitura ere izan liteke, egun horrela ezaguna da baina garai batean antroponimoa izan zen. Euskal Herrian Gomitz aldaera hedatuagoa izan zen baina erdararen eraginak Gomez ere ezaguna egin zuen, baita toponimian ere. Komistain toponimoaren sarreran aipamen luzea dago antroponimo honetaz eta bere jatorriaz.
lunes, 20 de junio de 2022
Gomezena toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario