miércoles, 26 de abril de 2023

Martolobaso toponimoa

 Martolobaso da Oñatiko tontor baten izena, dirudienez ahoz Martoloso da. Toponimoak lekuko zaharrik ez badu ere, erraz ulertzen da jakinik Martolo antroponimoa dela Bartolo ezagunagoaren aldaera. Bigarren elementua baso izen arrunta da. Martoloren lekuko zahar bat, Erdi Arokoa, Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan dago, 34. agirian, 1489. urtean:

Martolo, carpentero, quinse maravedis.
Bartolo antroponimotik sortutako hipokoristiko batzuk toponimiara ere igaro ziren, horren erakusgarri dira Bartolotxonea, Bartolotxuena toponimoak, baita Xertolo toponimoa ere.
Martoloren hasierako aldaketa, b- > m-, ez da oso ohikoa baina aleak badira, blog honetan Margola toponimoaren oinarria barga izenaren aldaera delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario