Arabako toponimo honetaz lekuko bakarra dago, 1800. urtekoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
MINGOLASA, 1800, labrantío de Busto.Toponimoak hiru elementu ditu, bukaerakoa -a artikulua da, aurrean lats izena dago eta oinarrian Mingo antroponimoa, Domingoren hipokoristikoa izan daitekeena. Mingobaso toponimoaren sarreran informazio gehiago izen horretaz.
Aipagarria da, blog honetan aztertutako Mingoerreka toponimoa sinonimoa litzateke, batean lats erabilia izan da eta bestean erreka, berriagoa. Horrek esan nahiko luke toponimoa sortu zenean oraindik Arabako inguru horretan lats hitza bizirik zegoela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario