Ederto aditzondoaren lehenengo lekukoa Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera Larramendiren hiztegikoa da, 1745. urtekoa. Lekuko zaharrago bat dago Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan, 34. agirian, 1489. urtean:
Juan de Laharria, dicho Ederto, çinco maravedis.Izengoiti horrek 250 urtez aurreratzen du edertoren agerpen data. Ez da ezinezkoa ederto izenondoa izatea, eder + -to, atzizki txikigarria ere bada. Baina testuetan ez dago horrelakorik eta nahiz eta aditzondo bat izengoitia izatea ohikoa ez izan, hala dirudi kasu honetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario