Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
CUCUSOLO, 1671, labrantío de Lagrán.Toponimoak bi elementu izango zituen, azkena solo hitza da, soro hedatuagoaren sartaldeko aldaera, baina oinarrikoa zailagoa da, aukera bat baino gehiago daudelako. Ziurrenik kuku hitza dago, hegazti izena edo, beharbada, norbaiten izengoitia. Hitz homonimo bat dago eta adiera nagusia egokia litzateke soro bat izendatzeko, kuku hitza:
1. (BN-ciz, Sal ap. A ).Hala ere hitza sortaldekoa zen, Lagranetik urrun. Ezinezkoa ez da, baina oinarrian kuku hitza bazen, lehen kuku izango zen.
"Espantajo de pájaros" A. v. 5 kuka (2).
Frantzian berean gobernioa bethi kordokatua, landako kukua iduri, haize kolpe guziek harat-hunat dariotela. Herr 3-11-1955 (ap. DRA ).
2. (S ap. Lrq ; Lecl, H), kuko (H).
"2. charançon, cosson, calandre. 3. ver, insecte qui pique les fruits, grains, feuilles et s'y loge" H. v. 1 koko, 5 kuka.
Udare ondoak lehertzen zaizku [...]. Etsai bat badute izigarria. Udare-kukoa, erdaraz 'l'anthonome du Poirier'. GAlm 1959, 66. Sagarrondoari atakatzen den kukoak primaderan erruten du. Ib. 66.
"(Sal), pulgas y piojos (voc. puer.)" A.
3. "(Sal), máscara, enmascarado" A. v. 1 koko (5).
Beste aukera bat dago, azkena, eta horrek haplologia izeneko aldaketa bat beharko zuen, kukuso izena oinarrian, baina bere erabil-eremua erdiko eta sortaldekoan dago, sartaldeko euskaran arkakuso hitz elkartua ohikoa da eta Bizkaia gehienean ardi erabiltzen da. Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) izenekoan bada orri bat ardi, arkakuso eta kukuso hitzen banaketa geografikoaz eta kukuso hitzaren erabilera eremua aski urrun geratzen da.
Beraz, kukuso + solo egitura ez da Arabako lurraldean agertuko zena eta sarrera honetan egindako lehenengo analisia hobetsiko genuke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario