Otxanduri da Arrankudiagako auzo bat. XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII liburuan:
Ocanduri [N, TO]Lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendetik lekukoak badira, deitura bihurtua:Deiturak ez du aldaerarik baina XVIII. mendeko lekuko batzuetan txistukarian ezberdintasunak daude, neutralizazioaren aztarrenak izan daitezkeenak.
Ocanduri (barrio de), Arrancudiaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Osanduri (la caseria de), Arrancudiaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Ozanduri (barrio de), Arrancudiaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Osanduri_Veazcoa (la caseria de), Arrancudiaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Ozanduri_Goicoa (la casa de) [Ozanduri (barrio de)], Arrancudiaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Ozanduribecoa (la casa de) [Ozanduri (barrio de)], Arrancudiaga, a.1796, FogVizcayaMs.
Toponimoaren etimologiari dagokionez, adierazi behar da Errioxan badela izen bereko herri izena, Otxanduri, gaztelaniaz Ochánduri. Wikipediako gaztelaniazko web orrian etimologia ematen dute, ez erabat zuzen, uste dutelako oinarriko antroponimoa Otxanda dela, baina ziurrenik bere gizonezko aldaera litzateke, Otxando. Bide batez, han jarritako gehienak zuzenketa behar du:
Su topónimo es de origen euskérico y se traduciría como 'villa de Ochanda' (antropónimo bien documentado; véase: torre de doña Ochanda en Vitoria y Ochandiano en Vizcaya). La composición del nombre vendría de dada por otcho (otso en vascuence), andi (handia que significa gran) y por último uri (forma antigua para sitio/ ciudad). Por lo tanto podría traducirse a ciudad del gran lobo.Toponimoak bi elementu izango zituen, Otxando antroponimoa eta huri, hiri hitzaren sartaldeko aldaera. Otxando da Otxoa antroponimoaren hipokoristiko bat eta -ndo atzizki txikigarria du bukaeran.
No hay comentarios:
Publicar un comentario