lunes, 14 de abril de 2025

Urkillaga toponimoak

 Urkillaga da Ataungo hemeretzi toponimotako oinarria:

Urkillaga
Urkilaa: (= sitio de Urkul). 1404 “sel de Hurcullaga”. 1566 “sel de “Hurqullaga”. 1627 “sel de Urquillaga”. 1721, amojonamiento de sel “sobre el camino de la fuentecilla de Urcullaga…al lado de un roble joven algo inclinado a tierra…el mojón de medio…el primer mojón…pusieron sobre el camino que de la casa Urcullaga pasa a Mendiurcullu, el segundo que media hacia monte Leizadi en la misma línea llamado Urcullagaburu... ”.
    Izaera: aurkintza
    Kokalekua: Aia
    Erreferentzia: 14. karp. 222. zk. 6231 erreg.

Urkillagabelarsoro

Urkillaa belarsoro: (= prado de (la casa) Urkillaga).
    Izaera: belar-soroa
    Kokalekua: Marumendi
    Erreferentzia: 15. karp. 100. zk. 6641 erreg.
[...]
Toponimoaren lekuko zaharrenetan Urkullaga dugu eta XVII. mendean Urkillaga agertzen hasten da, nagusitu arte. Hala ere, XVIII. mendean Urkullaga oraindik bazen, ez zen galdua. Bilakaera, beraz, erraza da: Urkullaga > Urkillaga, ziurrenik bokal disimilazioa gertatu da, u-u > u-i. Toponimoan bi elementu daude, bukaeran -aga atzizkia eta oinarrian urkulu hitza, aldaera ez gutxi dituena, eta baita adierak ere:

Hitzaren adiera nagusiak ez dira ongi egokitzen toponimian txertatzeko, baina beherago bada bat, ezin egokiagoa:
Bide batez, urkulu hitzaren lehenengo agerpena gorago jarritakoa litzateke, XVI. mendearen bukaerakoa baina Ataungo lekuko zaharrena XV. mende hasierakoa da, sel de Hurcullaga (1404) eta, beraz, azken lekuko hau ia bi mendez zaharragoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario