Mostrando entradas con la etiqueta Antso. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Antso. Mostrar todas las entradas

miércoles, 5 de marzo de 2025

Antsobiaga toponimoa

 Antsobiaga da Loiuko baserri bat. XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Ansobiaga [N, TO]
Ansobiaga (la casa de), Luxua (San_Pedro de), a.1798, FogVizcayaMs.
Ansobiaga (la casa de) [Leuros (barrio de)], Lujua, a.1796, FogVizcayaMs.
Ansouiaga (la casa de) [Leuro (barrio de)], Lujua, a.1704, FogVizcayaMs.
Beste lekuko bat dago, apur bat ezberdina, mende honen erdialdean:
Ansobeaga [N, TO]
Ansobeaga (la caseria de) [Leuro (varrio de)], Lujua, a.1745, FogVizcayaMs.
Kontuan izanik lekuko zaharrak eta egungoak, Antsobiaga lehenetsiko dugu, bestea izan liteke hiperzuzenketa bat, ziurrenik garai hartan herri horretan ea > ia disimilazioa gertatu ohi zen eta hiztunek uste zuten Antsobiaga zela bilakaera horren ondorioa eta "zuzendu" zuten, lehen ez zegoen izena asmatuz, Ansobeaga.
Antsobiaga azaltzeko, badago blog honetan hasiera bera duen Ansobi toponimoa, Antso antroponimoaz eta hobi izen arruntaz sortua. Elementu hauei beste bat gehitu behar diegu, -aga atzizkia, normalean ugaritasun adierazlea baina susmatzekoa da toponimo honetan Antso bat eta bakarra izango zela hobian.

lunes, 3 de marzo de 2025

Ansobi toponimoa

 Dimako toponimo hau lekuko bakar baten bitartez ezaguna da, XVIII. mendearen bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan aurkitua:

Ansobi [N, TO]
Ansobi (la casa de), Dima, a.1796, FogVizcayaMs.
Lekuko bakarra denez, ziurtasun maila apala da eta lekuko gehiago agertuz gero, plazaratutako etimologia alda liteke zatiz edo osorik, baina sarrera honetan dagoenarekin azterketa egingo dugu.
Toponimoa laburra bada ere, bi elementuz osaturik dago, lehena Antso antroponimoa eta azkena hobi izena. Beraz, interpretazio zuzena bada, leku hori Antsoren hobia izango zen garai batean eta gero etxea eraiki zuten. Horrelako toponimoak asko ez dira baina blog honetan gutxienez bi izan dira aztertuak, Lopesantxesobia eta Jaunperobia toponimoak, batean Lope Santxezen hobia dugu eta bestean Jaun Peruren hobia. Dimako toponimoan antroponimo hutsa agertzen da, besteetan ez bezala.

viernes, 28 de febrero de 2025

Ansoate toponimoa

 Bizkaiko toponimo hau bi lekukoren bitartez ezaguna da, biak XVIII. mendekoak eta Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan aurkituak:

Ansoate [N, TO]
Ansoate (la torre de), Axpee, a.1798, FogVizcayaMs.
Ansoate (la torre y molino de), Axpee, a.1704, FogVizcayaMs.
Toponimoak oso antz handia du blog honetan aztertutako Antxoeta toponimoarekin, txistukaria ezberdina da, nahiz eta jatorri berekoak izan, gero erakutsiko den bezala. Ezberdintasun nagusia bigarren elementuan dago, Axpeko toponimoan ate dagoen bitartean, -eta atzizkia dago bestean. Oinarrian Antso antroponimoa da, Santxo ezagunagoaren aldaera, txistukari dismilazioaren eraginez hasierakoa galdu zuen, Antxoeta bezala.

martes, 4 de julio de 2023

Ansuri toponimoa

 Loiuko toponimo hau XVIII. mendeko lekuko batzuen bidez ezaguna da, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan aurkituak:

Ansuri [N, TO]
Ansuri (la casa de) [Zabalora (varrio de)], Lujua, a.1704, FogVizcayaMs.
Ansuri (la casa nueba de) [Berria (barrio de)], Lujua, a.1796, FogVizcayaMs.
Ansuri (la caseria de) [Larrondo (varrio de)], Lujua, a.1745, FogVizcayaMs.
Anzuri_la_Nueba (la casa de), Luxua (San_Pedro de), a.1798, FogVizcayaMs.
Ansuri_Zarra (la casa de), Luxua (San_Pedro de), a.1798, FogVizcayaMs.


Ansuri [N, NO]
Ansuri ynquilino (Antonio de), Zamudio, a.1704, FogVizcayaMs.
Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendean lekuko batzuk daude Bilbon, Loiutik hurbil eta hurrengo mendean herri horretako batzuk badira:

Toponimoa iluna da baina, dirudienez, bukaeran huri hitza dago. Batzuetan aurrerago antroponimo bat dago eta hurbilena Antso izan daiteke. Toponimo oso antzekoa da Antsauri, Orozkoko toponimoa. Azken honetan ez dago argi oinarrian Antso ala Antsa den, litekeena da emakumezko izena izatea. Baina Antsouri aldaera ere bazen eta hau izan zitekeen Loiuko toponimoaren jatorrizko izena, gero bilakaera gertatuko zen ou bokal bilkura ezohikoa apurtzeko.

viernes, 16 de junio de 2023

Antsauri toponimoa

 Antsauri da Orozkoko baserri bat. Bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Agertu dira bi deitura oso antzekoak, Ansauri eta Ansouri, biek oso lekukotza zaharra dute baina urria:

 

 

Antsouriren kasuan lekukoen erdiak Zamudiokoak dira. Kontuan izanik egungo izena lekuko zaharrak, Antsauri litzateke jatorrizko izena, baina Ansouri ere bada eta azaldu beharra dago. Normalean antroponimoetan ez da egokitzapenik egiten, hau da, otso izen arruntaren eratorrietan otsa- agertzen da askotan, otsail hil izenean esaterako. Antroponimoek, aldiz, izena osorik gorde ohi dute, nahiz eta salbuespenik izan, Beraskaburu toponimoan bezala, lekuko zaharrenetan Beraskoburua delako. Hau ere gerta lekioke Orozkoko toponimoari, jatorrian Antsouri izan eta aldatu, Antsauri bihurtuz. Baina bildutako lekuko zaharrenetan bi izenak agertu dira, /a/ eta /o/ bokalak daudela. Bestela ere gerta zitekeen, jatorriz Antsauri izan eta hiztun batzuek, hiperzuzenketaz, Antsouri ezarriz.
Eskura dauden datuekin ezin jakin hasierako antroponimoa Antso ala Antsa zen, hau gizonezkoa ala emakumezkoa. Azken elementua huri da, hiri hedatuagoaren sartaldeko aldaera. Azken hau ez bezala, huri askotan agertzen da toponimian antroponimo baten ondoren.