Antsobiaga da Loiuko baserri bat. XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Ansobiaga [N, TO]Beste lekuko bat dago, apur bat ezberdina, mende honen erdialdean:
Ansobiaga (la casa de), Luxua (San_Pedro de), a.1798, FogVizcayaMs.
Ansobiaga (la casa de) [Leuros (barrio de)], Lujua, a.1796, FogVizcayaMs.
Ansouiaga (la casa de) [Leuro (barrio de)], Lujua, a.1704, FogVizcayaMs.
Ansobeaga [N, TO]Kontuan izanik lekuko zaharrak eta egungoak, Antsobiaga lehenetsiko dugu, bestea izan liteke hiperzuzenketa bat, ziurrenik garai hartan herri horretan ea > ia disimilazioa gertatu ohi zen eta hiztunek uste zuten Antsobiaga zela bilakaera horren ondorioa eta "zuzendu" zuten, lehen ez zegoen izena asmatuz, Ansobeaga.
Ansobeaga (la caseria de) [Leuro (varrio de)], Lujua, a.1745, FogVizcayaMs.
Antsobiaga azaltzeko, badago blog honetan hasiera bera duen Ansobi toponimoa, Antso antroponimoaz eta hobi izen arruntaz sortua. Elementu hauei beste bat gehitu behar diegu, -aga atzizkia, normalean ugaritasun adierazlea baina susmatzekoa da toponimo honetan Antso bat eta bakarra izango zela hobian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario