Bizkaiko toponimo hau bi lekukoren bitartez ezaguna da, biak XVIII. mendekoak eta Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan aurkituak:
Ansoate [N, TO]Toponimoak oso antz handia du blog honetan aztertutako Antxoeta toponimoarekin, txistukaria ezberdina da, nahiz eta jatorri berekoak izan, gero erakutsiko den bezala. Ezberdintasun nagusia bigarren elementuan dago, Axpeko toponimoan ate dagoen bitartean, -eta atzizkia dago bestean. Oinarrian Antso antroponimoa da, Santxo ezagunagoaren aldaera, txistukari dismilazioaren eraginez hasierakoa galdu zuen, Antxoeta bezala.
Ansoate (la torre de), Axpee, a.1798, FogVizcayaMs.
Ansoate (la torre y molino de), Axpee, a.1704, FogVizcayaMs.
No hay comentarios:
Publicar un comentario