Mostrando entradas con la etiqueta Arrendariolaza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Arrendariolaza. Mostrar todas las entradas

viernes, 14 de agosto de 2020

Arrendariolaza toponimoa

 Arrendariolaza toponimoa Bergarako mendi bat zen, 1629. urtean agirietan agertzen dena. Toponimoa, gehienak bezala, hitz elkartuz osaturik dago, kasu honetan *arrendari + ola + -tza. Azkenak ezagunak dira baina lehenengoa ezezaguna da, Orotariko Euskal Hiztegian, behintzat, ez da agertu. Baina hitz bera analizatu ahal da, eta oinarrian arrenda izango luke eta bukaeran -ari atzizkia. Hitz oso antzekoa, eta esanahia berdintsua izango zuena errentari izango zen, lekukotza ez oso handia utzitakoa:

errentari.
(Lar, Añ), errentalari.
Arrendatario, que toma en alquiler. v. errentero, maizter.
Neure errentari beartsu gixa-gaixoakaz errukia erakustea. Añ LoraS 160 (v. tbn. 161). Errekisatutako belardien jabe edo errentalariak. "Arrendatarios" . EAEg11-6-1937, 1795.
Hitz hauen oinarriaren aldaketak erdal renta hitza egokitzerakoan gertatuak dira, arrenda, errenta. Bestea ezaguna da, -ari atzizkia.