Oiartzungo toponimoen artean bada
Otsandola izenekoa.
Beste iturri bat,
Oiartzungo toponimia liburukoa, 259. or.:
"Otsandola. Parajea, tontorra.
Errenga inguruko bigarren mailako tontorra. Egia esan Otsandola eremu osoa da, tontorrari Gainzabal deitzen zaio.
Toponimo erlazionatuak: Otsandolako urgurtzea, Otsandolaerreka, Otsandolako mintegia".
Egungo lekukoez gain, badira aspaldiko lekukoak, XVI. mende hasierakoak,
Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. II. Pleito de los ferrones (1328-1514) liburukoak:
Osandola, 30. agiria, 1512. urtea;
Osandola, 38. agiria, 1514 eta
Osandola, 60. agiria, 1514.
Garai hartan saroia zen, baina, funtsean, toponimo bera litzateke, aspaldian zeukan funtzioa galdu eta gero saroia zegoeneko lekua izendatzera aldatu zen.
Toponimo honen etimologiak ez du zailtasun berezirik, ezaguna da Erdi Aroko
Otsando antroponimoa bazela eta azken zatia
ola litzateke, oso hitz ugaria euskal toponimian.
Otsando antroponimoaz Mitxelenaren
Apellidos vascos:
"510. —
Otxanda fem. de
Otxoa:
Doxandabaratz (
Usandevaras,
Usandivaraz),
Ochandategui,
Oxandaberro. El suf.
-(a)nda es el mismo de
oillanda «polla», de
oillo. Una forma masc. en
-o, debida sin duda a influencia románica, en
Ochando:
Oggando de Villa Porchera (CSM 174, 1055), etc."
Badirudi, Mitxelenaren arabera, bilakaera litzateke:
Otxoa >
Otxanda >
Otxando. Hori zalantzazkoa da, gerta liteke garai batean uste izatea
Otxoa-ren emakumezko aldaera
Otxanda zela, eta horrela erabili, baina bilakaera ere izan zitekeen
Otxoa >
Otxando >
Otxanda, jakinik
Otxando-ren lekukoak oso zaharrak direla eta Donemiliaga Kukulako agirietan badela, baita ere Leire eta Iratxeko testuetan. Beharbada mereziko luke azterketa sakonago bat, baina kronologia erabiliz badirudi
Otxando zaharragoa dela.
Aipatzekoa litzateke lekuko zaharretan <s> dugula, ziurrenik egungo <ts> islatu nahian, eta horrek arazo bat azaleratzen du, jakina baita
Otxoa antroponimoaren jatorria
otsoa, animalia izena dela. Lekuko gehienetan
Otxoa dago, baina
Otsandola bezalako toponimoek erakusten dute antroponimoa
Otsando bazela; beraz, litekeena hasieran antroponimoa
Otsoa izatea, eta bere eratorriek afrikatua gordetzea, baina laster
Otxoa bihurtu zen, eta hala islatzen da garaiko grafian. Bide batez,
Otsandola bezalako toponimoetan oinarria
Otsando da, baina pertsona izen honen lekuko gehienetan
Otxando aldaera bada.
Beste baterako geratuko da lekuko zaharren azterketa konprobatzeko hemen proposatutakoa, hau da, hasierako izena
Otsoa zela eta gero
Otxoa orokortu zela.