Arrendariolaza toponimoa Bergarako mendi bat zen, 1629. urtean agirietan agertzen dena. Toponimoa, gehienak bezala, hitz elkartuz osaturik dago, kasu honetan *arrendari + ola + -tza. Azkenak ezagunak dira baina lehenengoa ezezaguna da, Orotariko Euskal Hiztegian, behintzat, ez da agertu. Baina hitz bera analizatu ahal da, eta oinarrian arrenda izango luke eta bukaeran -ari atzizkia. Hitz oso antzekoa, eta esanahia berdintsua izango zuena errentari izango zen, lekukotza ez oso handia utzitakoa:
errentari.Hitz hauen oinarriaren aldaketak erdal renta hitza egokitzerakoan gertatuak dira, arrenda, errenta. Bestea ezaguna da, -ari atzizkia.
(Lar, Añ), errentalari.
Arrendatario, que toma en alquiler. v. errentero, maizter.
Neure errentari beartsu gixa-gaixoakaz errukia erakustea. Añ LoraS 160 (v. tbn. 161). Errekisatutako belardien jabe edo errentalariak. "Arrendatarios" . EAEg11-6-1937, 1795.
No hay comentarios:
Publicar un comentario